Udal langileek elkarretaratzea egingo dute bihar
ELA eta LAB sindikatuek deituta, Udal langileen elkarretaratzea egingo da bihar, barikua, 12:00etan Lekeitioko udaletxe aurrean. Sindikatuetako arduradunek azaldu dutenez, 2011ko Udal langileen hitzarmena sinatu barik dute beharginek oraindik. Hori del...
ELA eta LAB sindikatuek deituta, Udal langileen elkarretaratzea egingo da bihar, barikua, 12:00etan Lekeitioko udaletxe aurrean.
Sindikatuetako arduradunek azaldu dutenez, 2011ko Udal langileen hitzarmena sinatu barik dute beharginek oraindik. Hori dela eta, negoziazio mahaia irekitzea eskatu zuten eta Udalak ezetza emon dietela adierazi dute. Erreibindikazio horiek izango dira bihar kaleratzearen arrazoi nagusia, baina beste salaketa batzuk be egin dituzte beharginek. «Espediente irekitzeak egon dira alde batetik eta baja medikuen xehetasunak emotera behartu dituzte nahiz eta hori konfidentziala izan», azaldu dute.
Baja xehetasunen kasuari dagokionez, Udalaren jarrera salatu eta lan inspekzioak Udalari salaketa jarri diola jakitera emon dute sindilatuek.