
BI-633 errepidetik futbol zelaira joateko bide barria eta Artibai errekaren gaineko zubia egiteko beharrak burutzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, Markina-Xemeingo Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan sailak. Proiektuak miloi bat euro...

Jose Maria Cazalis buru, hamar proiektu bultzatuko ditu Lekeitioko EAJk datorren agintaldian. Zortzi urtetan egindako beharraren bermeagaz aurkezten dira. «Orain arte egin dugun beharra begien bistan dago; Lekeitio asko hobetu da azken urteetan» adierazi du alkategaiak. Hamasei laguneko taldea osatu dute, guztiak esperientzia handikoak. «Zazpi pertsonetatik lehenengo hirurak zortzi urte daroate Udalean beharrean, laugarrenak lau eta hurrengo hirurak Euskadi mailan euren arloan esperientzi gehien duten pertsonak dira. Talde aditua eta esperientzia askoduna daukagu» azpimarratu du alderdiko buruak. Mertxe Zabala, Julian Ajuria, Amaia Antxustegi, Koldo Goitia, Idoia Sagaztizabal, Mikel Anton, Oier Zuberogoitia, Izartza Zorrozua eta Mikel Eiguren izango ditu besteak beste, alboan, Jose Maria Cazalisek. Proposamenak EAJk egiten dituen proposamenen artean, garraio publikoa hobetu eta Bilbora 60 minututan ailegatu ahal izatea dago. Orain dela hamar urte sei autobus izatetik orduro bat edukitzera pasatu da Lekeitio, eta dagoeneko linea hori be hobetzeko garaia da EAJrentzat. Horretarako Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio Sailagaz batu eta arazoak identifikatu ondoren hobekuntza hori lortzen ahaleginduko dira. Bai eta, eskualde barruko lotura hobeagoak sortzen be. Auzoen hobekuntzagaz be jarraituko dute. Azken legegintzaldietan Alde Zaharra, Aldamiz-Etxebarria, La Merced, Letraukua, Atea eta San Antolin auzoak berritu dituzte. Helburua, orain, San Andres eta San Juan auzoak hobetzea izango dute. Auzoez gainera, [...]