Partaidetza, ezinbesteko oinarria
Herritarrekin erlazio estua eduki eta denen iritzia kontuan hartzea du helburu Berdeak-Independenteakek
Herritarrei protagonismoa handia eman die Berdeak-Independeteak plataformak euren programaren aurkezpenean. «Etorkizunean partehartzea zuzena ez den beste politikarik ez da existituko», adierazi du B+Iko zerrendaburu Iñigo Agirrek.
Berdeak Independeteakeko kideek herritarren parte-hartzea oinarrizkotzat jotzen dute Udalaren funtzionamendu egokirako. «Aurreko legealdian, zentzu horretan, batzordeak irekiak izatea nahi izan genuen, eta ez genuen lortu. Aurten ere, besteak beste, horretan saiatuko gara», aitatu du Iñigo Agirrek.
Herritarren iritzia ezagutu eta errespetatzea izango dute helburu. «Herritar bezala gure iritzia kontuan hartzen denean konturatzen gara besteek ere euren iritzia dutela, eta guztiontzat onena topatzeko konpromisoa edukitzea beharrezkoa da», gaineratu du.
Horrekin batera, udaletxearen gestio egokirako herritarrekin errespetuzko hartu-emana edukitzea beharrezkotzat jotzen dute. «Ez dugu inoiz ahaztu behar gure herriaren bilakaeraren erantzule garela herritarren aurrean», adierazi du zerrendan bigarren den Zefesina Goenagak. «Lau urteren ondoren, bozka bakoitzaren balioaz jabetu gara. Eta bai, agintea nori eman garrantzitsua da».
Herri-eredua aldatu
Berdeak-Independenteak plataformarentzat «ikuspuntu alternatiboaren beharra» dauka Mutrikuk. Orain arteko herri eredua aldatu nahi dute.
B+I plataformak portuari zein Sasiolako saihesbideari erreferentzia zuena egin die. « Bukatzeke dagoen portu berriak zein etortzekoa den Sasiolako saihesbideak ez dute haietan egin den inbertsioa justifikatzen duen errentagarritasun sozioekonomikoko azterketarik gainditzen», azpimarratu du zerrendan hirugarrena den Rafa Perezek. «Gainera, ingurumenean duten eragina izugarria da, eta herritarrek apenas nabarituko dituzte proiektu horien onurak».
Plataformako kideen esanetan, «ikuspuntu berriarakin aritzeko» arau subsidiarioen modifikazioa beharko litzateke.
PROPOSAMEN NAGUSIAK
Gestio ona. Udal eta kultur eta natur ondarearena. Inbentario zehatza eta mantenua .
Saturraran. Berreskuratzea.
Kultura. Erabilera anitzeko aretoa materializatu.
Udal batzordeak. Herritarrentzako zabalik, den-denak.
Proiektuak. Herritarrek eta Udalak %50ean eginak.
Portua. Plan bereziaren anulazioa.
Bilguneak. Gune horiek sortu.
Plan estrategikoa. Agenda 21.
Ondabarro. Egokitzapena.
Arrantza. Ondarroa12.org-ren planteamenduak, arrantza jasangarriaren testuinguruan.
HAUTAGAIAK
1. Iñigo Agirre
2. Zeferina Goenaga.
3. Rafa Perez.
4. Jose Isidro Flores.
5. Lurdes Urreisti.
6. Idoia Arrillaga.
7. Alberto Lejargi.
8. Nadia Eremieva.
9. Salvador Azpiazu.
10. Nekane Aranburu.
11. Kepa Basterretxea.
12. Ana Etxaburu.
13. Iban Bollain.