Antzina bezala, kontzekupean batu ziren Bildukoak zapatuan Udal parte-hartzailea bultzatuko dutela aldarrikatzeko. «Denok bilduko gara udaletxean denon herria osatzeko», esan zuten. Horixe da, azken finean, Markina-Xemeingo Bilduk planteatzen duena, herritarren Udala eratzea, Udal parte-hartzailea. Markina-Xemeingo Bildurentzat garrantzitsuena, daukaten filosofia da: ezkerrekoa eta abertzalea. Alde batetik, udaletxeak, orain arte, publiko diren gauzak pribatizatu egiten dituela pentsatzen dute: kudeaketa kontuak, kiroldegia eta San Roke Egoitza besteak beste. Hori guztia publiko izatea nahi dute eta euren beharra hortik joango da. Bestalde, ezkerra izatea demokrata izatea dela dio Bilduk. «Erabakiak plenoan hartu barik Gobernu Batzordean hartzen dira, eta orain, EAJkoak bakarrik daude bertan», diote. Plenoak, berriz, hiru hilabetetik behin eta 08:00etan egiten dira eta hori ez da oso demokratikoa Bilduren ustez. «Udala eta herria nahiko bananduta daude eta hurreratzea nahi dugu», esan dute. Erronkak Datorren agintaldian, Uhagon proiektua amaitu eta sorkuntza eta taldeen arteko harremana bultzatzea izango da Bilduren erronka nagusietako bat. Hasierako proiektuko zati bat eginda dago bakarrik, eta bigarren fasean talde guztiak batuko lituzken lekua sortzea zen asmoa. Horren aldeko dira Bildukoak: «Herriko talde guztiak bildu nahi ditugu, kultura parte-hartzailea eta sorkuntza bultzatuz». Euskara zabaltzen be jarriko dituzte indarrak. UEMAn sartzea, aurrekontuaren %2a bertara bideratze eta euskara teknikaria jartzea premia nagusiak dira [...]
Berdeak alderdiaketa B+I udal plataformak elkarrekin antolatutako ekitaldia Samikollan izango da
Amorotoko pala lehiaketak bikote barri batek irabazi du: lehen mailako aurtengo txapeldunak, Enpan eta Ekaitz aulestiarrak dira (irudian, goian). Aurrean, iazko zein iaz aurreko irabazlea izan zuten, Jonpu amorotarra. Aurten baina, bikote barriagaz zet...
Ideiak errespetatu, giro garratzagaz amaitu eta elkarlanerako prest agertu da Etxebarriko EAJ. Talde barria eratu dute eta Jesus Iriondo izango da datozen hauteskundeetan alkategaia. Bere alboan izango ditu Luis Ibarluzea, Mari Jose Etxaniz, Jesus Mari Sarasua, Aitor Iruguenpagate, Idoia Odriozola, Roberto Larruskain, Ainara Uzuriaga, Ramon Mendiolea eta Jose Luis Olasolo. Herriko arazo eta egitasmoei irtenbideak emoteko asmoagaz dago EAJ. Langabezia da, besteak beste, arduratzen dituen gaietako bat eta irtenbideak lortzen saiatuko dira. EAJko alkategaiak azaldu dutenez, Etxebarriak industria sendoa dauka, 1.200 lanpostu zuzen eta beste 300 bat zeharkako. Halanda be, eraikuntzaren geldialdiaren ondorioz, langabezian geratu dira herritar batzuk. Egoera horren aurrean Udalak, bere esku dagoen guztia egin behar duela azpimarratu dute, lagundu. Bide horretan, besteak beste, egiteko dagoen Udal Plangintza Orokorrean, industriari, hazteko aukerak emongo dizkiote eta enpresekin harremanak indartuko dituzte lanpostuak babestu eta gehitzeko. Laguntza behar duen beste sektore bat nekazaritza sektorea da. Baserria mantentzea beharrezko ikusten dute, eta, beraz, baserritik bizi direnei biziki laguntzeko asmoa agertu dute. Azpiegiturei dagokienez, saneamendu sarea luzatzea da EAJren asmoa. Saneamenduko biltzaile barria egin nahi dute, baina proiektu handia denez zatika egitea aurreikusten dute. Halantxerik, herri inguruan dauden baserriekin hasiko dira. Batzuk, euren erako saneamendua daukate oraindik eta apurka-apurka horiek biltzaileagaz lotzen joango [...]
Euskal Herriko Lur Gaineko Txapelketan 680 kiloko bigarren saioa Berriatuan jokatu dute; eguraldia txarra eta tiraldi luzeak izan dira protagonista
Herritarrekin erlazio estua eduki eta denen iritzia kontuan hartzea du helburu Berdeak-Independenteakek