Indarbarrituta, gogobarrituta eta aurpegi barriekin
Ideiak errespetatu, giro garratzagaz amaitu eta elkarlanerako prest agertu da Etxebarriko EAJ. Talde barria eratu dute eta Jesus Iriondo izango da datozen hauteskundeetan alkategaia. Bere alboan izango ditu Luis Ibarluzea, Mari Jose Etxaniz, Jesus Mari Sarasua, Aitor Iruguenpagate, Idoia Odriozola, Roberto Larruskain, Ainara Uzuriaga, Ramon Mendiolea eta Jose Luis Olasolo. Herriko arazo eta egitasmoei irtenbideak emoteko asmoagaz dago EAJ. Langabezia da, besteak beste, arduratzen dituen gaietako bat eta irtenbideak lortzen saiatuko dira. EAJko alkategaiak azaldu dutenez, Etxebarriak industria sendoa dauka, 1.200 lanpostu zuzen eta beste 300 bat zeharkako. Halanda be, eraikuntzaren geldialdiaren ondorioz, langabezian geratu dira herritar batzuk. Egoera horren aurrean Udalak, bere esku dagoen guztia egin behar duela azpimarratu dute, lagundu. Bide horretan, besteak beste, egiteko dagoen Udal Plangintza Orokorrean, industriari, hazteko aukerak emongo dizkiote eta enpresekin harremanak indartuko dituzte lanpostuak babestu eta gehitzeko. Laguntza behar duen beste sektore bat nekazaritza sektorea da. Baserria mantentzea beharrezko ikusten dute, eta, beraz, baserritik bizi direnei biziki laguntzeko asmoa agertu dute. Azpiegiturei dagokienez, saneamendu sarea luzatzea da EAJren asmoa. Saneamenduko biltzaile barria egin nahi dute, baina proiektu handia denez zatika egitea aurreikusten dute. Halantxerik, herri inguruan dauden baserriekin hasiko dira. Batzuk, euren erako saneamendua daukate oraindik eta apurka-apurka horiek biltzaileagaz lotzen joango [...]
Ideiak errespetatu, giro garratzagaz amaitu eta elkarlanerako prest agertu da Etxebarriko EAJ. Talde barria eratu dute eta Jesus Iriondo izango da datozen hauteskundeetan alkategaia. Bere alboan izango ditu Luis Ibarluzea, Mari Jose Etxaniz, Jesus Mari Sarasua, Aitor Iruguenpagate, Idoia Odriozola, Roberto Larruskain, Ainara Uzuriaga, Ramon Mendiolea eta Jose Luis Olasolo.
Herriko arazo eta egitasmoei irtenbideak emoteko asmoagaz dago EAJ. Langabezia da, besteak beste, arduratzen dituen gaietako bat eta irtenbideak lortzen saiatuko dira. EAJko alkategaiak azaldu dutenez, Etxebarriak industria sendoa dauka, 1.200 lanpostu zuzen eta beste 300 bat zeharkako. Halanda be, eraikuntzaren geldialdiaren ondorioz, langabezian geratu dira herritar batzuk. Egoera horren aurrean Udalak, bere esku dagoen guztia egin behar duela azpimarratu dute, lagundu. Bide horretan, besteak beste, egiteko dagoen Udal Plangintza Orokorrean, industriari, hazteko aukerak emongo dizkiote eta enpresekin harremanak indartuko dituzte lanpostuak babestu eta gehitzeko.
Laguntza behar duen beste sektore bat nekazaritza sektorea da. Baserria mantentzea beharrezko ikusten dute, eta, beraz, baserritik bizi direnei biziki laguntzeko asmoa agertu dute.
Azpiegiturei dagokienez, saneamendu sarea luzatzea da EAJren asmoa. Saneamenduko biltzaile barria egin nahi dute, baina proiektu handia denez zatika egitea aurreikusten dute. Halantxerik, herri inguruan dauden baserriekin hasiko dira. Batzuk, euren erako saneamendua daukate oraindik eta apurka-apurka horiek biltzaileagaz lotzen joango dira.
Saneamendua hobetzeagaz gainera, Markina-Xemein eta Etxebarria lotuko dituen saihesbidearen lehenengo pausuak emoten hasi nahi dute. Hori eratu ahal izateko harremanetan egongo dira Markina-Xemeingo Udalagaz eta Bizkaiko Foru Aldundiagaz.
Ur jolas parke bat sortzea da EAJren beste proiektuetako bat. Igerilekuentzako lekua bilatu nahi zuten baina, garestia dela eta, ur parke bat egitea erabaki dute. Lekua bilatu eta jolasen parkea eraikiko dute.
Eskola barria be kontuan daukate. Egitasmo hori aurrera eroatea posible egiten den bitartean, dagoena egoki mantendu eta azpiegitura barriak sortzeko asmoa daukate esate baterako elizetxean.
Gizartea
Gazte, nagusi eta herriko kirol eta kultur talde guztiekin hartu emonetan egongo dira EAJkoak eta euren ekimenak lagundu eta bultzatuko dituzte. Gazteei dagokienez, lokalaren premiagaz bat egiten dute eta gune egoki bat aurkitzea izango dute helburu. Lehengoa handitu edo herri barruan beste gune bat aurkitzen saiatuko dira.
Adinekoek be badaukate lokala, baina, epe luzera beste kokapen hobeago bat bilatuko diete kalearen mailan dagoena.
Herriko ondarea mantendu eta hobetzea be EAJren helburuen artean dago. Horrela, ermitetako jaiak bultzatu eta Eliza konpontzea izango dute hurrengo lau urteetarako beharra. Eliza konpontzeko ikerketa zehatza egin da eta proiektua egiteko dago. Teilatua konpontzea beharrezko dela ikusten dute eta horregaz hasiko dira. Elizako Batzordearen baimena hartu ondoren berehala hasteko asmoa dute.
Bestalde, epe luzera, Muniberen inguruan zer edo zer egiten hasteko asmoa dute, museo bat esate baterako, eta asmo horiek lantzen hasiko dira Bizkaiko Foru Aldundiagaz harremanetan jarrita.