Gipuzkoarako garapen eredua kritikatuko du Uraldek biharko ekitaldian
Berdeak alderdiaketa B+I udal plataformak elkarrekin antolatutako ekitaldia Samikollan izango da
Juantxo Lopez de Uralde izango da, bihar, 11:30ean, Samikollan, Berdeakek eta Berdeak-Independenteakek antolatu duten ekitaldiko hizlaria. Equo Fundazioko kideak Gipuzkoarako garapen eredua kiritikatuko du.
Harekin batera, B+I plataformako zenbait kide ere egongo dira: IƱigo Agirre alkategaia, Deba-Urola barrutiko batzar nagusietarako hautagai Alberto Lejardi eta Donostialdeko zerrendaburu eta aldun nagusirako hautagai Zeferina Goenaga. Hauek ere hitza hartuko dute eta herriko egoeraz ariko dira.