«Bide onean» jarraitzea helburu
Herriak «hasita duen garapen bideari jarraipena emotea» da Berriatua Biziren helburu nagusia
«Azken lau urtetan Berrituak hartu duen grapen bide onari jarraipena emotea da gure asmoa». Horrenbestez azaldu du Berritaut Biziko alkategai Imanol Mugartegik euren helburu nagusia. Berriatua Bizik herriaren egoera hurbiletik ezagutzen duen herritar taldea bezala aurkeztu du bere burua. «Proiektu garrantzitsuak daude martxan, tartean, hirigintza plana. Azken urtetan garatzen doan plana da hori», dio Mugartegik. «Aurrerakin dokumentoa jendeak ikusteko moduan dago, eta herritarrekin hirigintza mahaia eratu dugu, herriaren etorkizunerako hain erabakigarria den plana lantzeko». Berriatua Bizik garapen bidean beharrean jarraitu arren, herriaren nortasuna eta izaera mantentzeko asmoa iragarri du. Hirigintza planagaz batera, hainbat proiektu dituzte mahai gainean; besteak beste, anbulategi barria, Ibarra kirolgunearen garapena eta gaztetxea.
Talde «zabala eta anitza»
Berriatua Bizirik «talde zabala eta anitza» bezala aurkeztu da. «Aurkezten diren beste zerrendetan bat edo bi izan ezik, herria ezagutzen ez duen jendea dago», dio Mugartegik. «Gurean guztiok berriatuarrak gara, berton bizi gara eta herria ezagutzen dugu. Eta uste dugu herritarrak gai garela herria aurrera eroateko». Herritarren babesa jaso izana azpimarratu dute, bai ahoz bai ekintzaz. Beharrerako orduan ere herritarrekin batera ariko direla ziurtatu dute. «Berriatua bizirik mantendu nahi dugu: Berriatuan biziz eta Berriatua biziz».