«Herri txikia, baina bizia izatea nahi dugu»
Denetariko jendea batu du Aulestiko Bilduk udaletxerako aurkeztu duen zerrendaren baitan; beste alderdiek esan dezaketenaren gainetik, "Aulesti eta aulestiarren onerako behar egiteko prest" datoz
Bilduk «abertzalea eta ezkerrekoa» den eskaintza poilitikoa luzatu die aulestiarrei. «Bilduta, aniztasunean bat eginda» dagoen herritar talde bat legez, aurkeztu dute euren burua. Koalizioko zerendaburua Mikel Ansotegi Jaio (1982, Aulesti) da.
Nortzuk osatzen duzue Bildu?
Herritar talde bat gara, hainbat sektore ukitzen duen taldea. Gure nahia guztion artean, herritik bertatik jasotako ideiekin herria hobetzeko behar egitea da. Udal programa ere modu horretan egin dugu; herritarrei galdetuta eta haiengandik jasota.
Zein litzateke Bilduren asmoa geobernura helduz gero?
Herritik hurbil egon nahi dugu; herritarrei entzuteko moduan. Hori egin ostean, herriarentzako onena egiten saiatuko gara, beti.
Zer da lortu nahi duzuena?
Aulestirako garapena nahi dugu, baina garapen orekatua. Orain arte, herri txikia izan arren, zerbitzu ugari izan ditu. Gure asmoa horiek mantentzea da, eta ahal den neurrian hobetzea. Aulestiarra izateaz harro egoteko arrazoiak ugaritu nahi ditugu.
Nolako Aulesti irudikatzen duzue?
Aulesti herri txikia, baina bizia izatea nahi dugu. Lehendik ere bizitasun handia duen herria da. Jendearen parte hartze maila ere nabarmena da edozein gauzatan. Herri identitate hori mantenduta, herri bezala garatzen jarraitzea nahi dugu, aurreko Udalak egin duenaren antzera.
Herri bizia izateko zer egin?
Beste gauza askoren artean, taldeekin harreman zuzenean jarraitu nahi dugu, herriaren berezko aktibitatea mantentzeko.
Horretaz gain, zeintzuk dira dituzuen proiektu nagusiak?
Ondokoak nabarmenduko nituzke: adinekoentzako lokala jarri, errepideen hobekuntza bultzatu, Murlako zerbitzu gunea garatzeko pausoak emon eta etxebizitza sozialen gauia aztertu.
Proiektu horiekin zer lortu nahi duzue?
Proiektuen atzean helburu zehatzak daude; besteak beste, enplegua sortzeko bideak egitea, herriaren komunikazioa hobetzea eta herritarren bizi kalitatea maila handitzea.
Kanpaina amaitzera doa.
Oso gustura gaude, herritarrengandik babes handia jaso dugulako. Bada halan eta be, gauza bat. EAJkoek guri buruzko gezurrak zabaldu dituzte herrian, guri min egin nahian edo. Baina herritarrak ezagutzen gaituzte eta uste dut gezurraren gainetik euren konfidantza emongo digutela.