Goiza aukeratu du jende askok bozka ematera joateko
Goizean goizetik hasi dira herritarrak Zabiel Kultur Etxera hurbiltzen. 09:00etan ateak ireki dituztenerako, kanpoan jendea zegoen zain botoa emateko. “08:15ean ere etorri da bat, lanetik zetorrela-eta, baina ezin izan diogu sartzen laga, ordura ...
Goizean goizetik hasi dira herritarrak Zabiel Kultur Etxera hurbiltzen. 09:00etan ateak ireki dituztenerako, kanpoan jendea zegoen zain botoa emateko. “08:15ean ere etorri da bat, lanetik zetorrela-eta, baina ezin izan diogu sartzen laga, ordura heldu arte ezin baita inor sartu”, adierazi dute udaltzainek.
Erdiko kalean mugimendu handia nabaritu da gozietik eguerdira bitartean. Izan ere, bozkatzeko gune bakarra da Zabiel jauregia: 1 eta 2. solairutan herrigunean bizi direnentzako mahaiak zeuden eta hirugarren pisuan, herritik kanpoko auzuneetan bizi direnentzako. Mahai horretan interbentore aritu denetako bat Bilduren hautagai Joseba Palenzuela izan da. Goiza aukeratu du bere botoa emateko, eta berdin egin dute, nahiz eta ordu berean izan ez, EAJko alkategai Joseba Antxustegik eta Berdeak-Independenteakeko zerrendaburu Iñigo Agirrek.
Zabielera joan beharrak, aurreko urtetako arazo bera laga du agerian. Sarreran, hiruzpalau eskilara daude, eta edadeko jendeari zailo egiten zaie eraikinera sartzea. Zenbait kasutan, ezinezkoa ere izan zaie, eta hautesontziak kalera jeitsi behar izan dituzte. Berdin gertatu da elbarriekin ere. Kalean zain egotea tokatu zaie, hautes ontzia ekarri dieten arte.
Meza nagusia amaitzean,11:25ak aldera, jendearen joan-etorri areagotu egin da; eguerdi bueltan batu da jende gehien. Etxeraten deiari jarraituz, asko izan dira ere, euskal presoak Euskal Herriratzeko eskatzen zuen pegatina soinean zutela bozkatzera joan direnak ere.