Bilduk 9.070 boto eta EAJk 6.397 boto
Bildu barruraino sartu da Lea-Artibain eta Mutrikun. Hamahiru herriak kontuan hartuta, ezkertiar eta abertzaleek osotutako koalizioak 9.070 boto eskuratu ditu; EAJ, bestetik, 6.397.
Herri handienetan Bildu izan da alderdirik bozkatuena: Ondarroan, Lekeition eta Mutrikun alkatetzak eskuratu ditu. Herri txikietan, barriz, EAJk jaso ditu boto gehien: Mendexa, Ispaster, Ziortza-Bolibar, Munitibar eta Etxebarrian. Kontran, Aulestin Bildu izan da lehen indarra.
Markina-Xemeinen inork espero ez zituen emaitzak atara ditu Bilduk. Estreinako, EAJk beste aulki lortu ditu beste alderdi batek: 189 boto aurretik geratu zen alderdi jeltzalea. Bosna zinegotzi edukiko dute agintaldian. Aralarrek zinegotzi bat eskuratu zuen. Aralarrek erabakiko du Markina-Xemeingo alkatetza.
Parte-hartzea
Nabarmen egin du gora parte-hartzeak. 2007ko udal eta foru hauteskundeetan abstentzioa %29ra ailegatu bazen, atzo ez zen %23ra ailegatu. Zehatz esanda, %22,52koa izan zen.
Boto emaile gehien eduki duen herria Mendexa izan da, abstentzio maila %12,8an geratuta. Mutrikun egon da parte-hartze mailarik baxuena. Botoa eman ez dutenak herritarren %32,92 izan dira.
Normaltasuna nagusi
Azkan zortzi urteetako hauteskundeetan ez modura, lasaitasuna izan zen nagusi atzo herri guztietan. Herritar guztiek eduki zuten beraien aukeraketa egiteko modua.