Zazpi botoko aldeagatik irabazi dio EAJk Bilduri Etxebarrian
Zazpi botogatik irabazi du EAJk Etxebarrian. Halan, lau zinegotzi izaten jarraituko du EAJk eta Jesus Iriondo izango da alkate barria. Bilduk, ostera, hiru zinegotzi lortu ditu. Azken udal hauteskundeekin alderatuta boto asko galdu ditu EAJk oraingo udal hauteskundeetan (306 izan zituen 2007an), ostera, indartsu sartu da Bildu, eta bi alderdiren arteko azken urteetako alde txikiena egon da. Alkate izango den EAJko Jesus Iriondo pozik agertu da garaipenagaz, baina Bilduren igoera aitortu du. «Justu irabazi dugu. Guk uste genuena baino zer edo zer gutxiago lortu dugu eta Bilduk, ostera, gehiago», azaldu du Irondok. Bilduko alkategai Alain Altzibar be pozik dago alderdiak izandako botu kopuruagaz, baina zazpi botuko alde txikiagatik galdu izanak zapore gazi-gozoa utzi dio. «Eguna luze eta emozioz betetakoa izan da. Emaitza onak dira, hala ere ateetan geratzearen penagaz geratu gara. Estu ibiltzea espero genuen herritarrek horrela aditzera emon digute-eta. Aldaketarako gogoa dutela esan digute eta hori lortzeko behar egingo dugu», azpimarratu du. Abstentzio txikia Botoa emotera joan direnen kopurua igo egin da. Etxebarritarren % 84, 65 joan da botota emotera, abstentzio kopurua, berriz, %15, 35 ekoa izan da. Hau da, boto eskubidea duten 632 lagunetatik 534k emon dute botoa. Gainera, goiz ibili dira etxebarritarrak; ia 300 pertsona joan ziren [...]
Zazpi botogatik irabazi du EAJk Etxebarrian. Halan, lau zinegotzi izaten jarraituko du EAJk eta Jesus Iriondo izango da alkate barria. Bilduk, ostera, hiru zinegotzi lortu ditu.
Azken udal hauteskundeekin alderatuta boto asko galdu ditu EAJk oraingo udal hauteskundeetan (306 izan zituen 2007an), ostera, indartsu sartu da Bildu, eta bi alderdiren arteko azken urteetako alde txikiena egon da.
Alkate izango den EAJko Jesus Iriondo pozik agertu da garaipenagaz, baina Bilduren igoera aitortu du. «Justu irabazi dugu. Guk uste genuena baino zer edo zer gutxiago lortu dugu eta Bilduk, ostera, gehiago», azaldu du Irondok.
Bilduko alkategai Alain Altzibar be pozik dago alderdiak izandako botu kopuruagaz, baina zazpi botuko alde txikiagatik galdu izanak zapore gazi-gozoa utzi dio. «Eguna luze eta emozioz betetakoa izan da. Emaitza onak dira, hala ere ateetan geratzearen penagaz geratu gara. Estu ibiltzea espero genuen herritarrek horrela aditzera emon digute-eta. Aldaketarako gogoa dutela esan digute eta hori lortzeko behar egingo dugu», azpimarratu du.
Abstentzio txikia
Botoa emotera joan direnen kopurua igo egin da. Etxebarritarren % 84, 65 joan da botota emotera, abstentzio kopurua, berriz, %15, 35 ekoa izan da. Hau da, boto eskubidea duten 632 lagunetatik 534k emon dute botoa. Gainera, goiz ibili dira etxebarritarrak; ia 300 pertsona joan ziren eguerdira orduko bozkatzera.
Emaitzak
Alderdia Boto kopurua Hautetsiak
EAJ 264 4
Bildu 257 3
PSE-EE 1 0
PP 0 0
Zuriak 8 –
Baliogabeak 5 –