EAEren boto parekoekin sartu da Bildu Aulestin
Bilduk bost zinegotzi edukiko ditu datorren agintaldian; EAJk bi ordezkari edukiko ditu bat galduta
Bilduren hautagai Mikel Ansotegi Jaio izango da datorren agintaldian Aulestiko alkate. 291 boto jaso ditu Bilduko zerrendak; 2007. urtean EAEk eskuratutakoak baino 31 boto gehiago. Bilduk baina, EAEk eduki zuena baino ordezkari bat gehiago edukiko du. Guztira, bost.
Ansotegi pozik agertu zen atzo bozketen emaitzakin eta jendeak eurengan jarritako konfidantza eskertu zuen.
EAJk bere aldetik, 152 bozka eskuratu zituen; 2007an baino 37 gutxiago. Horren ondorioz, orain arteko hiru zinegotzien ordez, bi edukiko dituzte.
Parte hartze handia
Aulestin 455 pertsona joan ziren bozkatzera, bozka eskubidea zutenen %81,25. Abstentzioa, %18,75ekoa izan zen, Lea-Artibaiko herrietan egon den .txikienetakoa. Aulestiarrak goizean goizetik hasi ziren tantaka baina etengabe udaletxera hurbiltzen. Meza aurrrean zein ostean joan zen jende gehien.