San Juanek eraman du txapela
Mutrikun jokatu da Gipuzkoako txapelketa: 70 ehunenekoren aldeak erabaki du txapela nork jantzi
70 ehunenekok eman diote San Juani Gipuzkoako txapela, senior mailan. Emozio biziko estropadak izan dira Mutrikuko uretan ikusi ahal izan direnak.
Zapatuko saioaren ondoren, txapelduna San Pedro izan zitekeelako ustea oso zabalduta zegoen. Izan ere, gainontzeko aurkariei bost segunduko aldea ateratzea lortu zuen.
Domekan, ordea, inork pentsatuko ez zuena gertatu zen. San Pedrok bandera jasotzeko aukera guztiak galdu zituen. Eta San Juan eta Hondarribiren artean sekulako lehia ikusi ahal izan zen.
Azkenean alde txikia, baina nahikoa atera zioten Sanjuandarrak, eta 2004tik eragin ez zioten Gipuzkoakotxapeldunaren bandera eskuz esku pasa zuten arraunlariek.
Mutrikuarrak zazpigarren gelditu dira. San Juanek egindako denbora ondokoa izan zen: 13.53,30 herrikoena, berriz, 14.58,74koa izan zen.