Eñaut Zubikaraik hiru urterako barritu du Realagaz
Eñaut Zubikarai atezain ondarrutarrak hiru urterako barritu du Realagaz zeukan kontratua. Amaitu den denboraldian ez du minutu bat bera be jokatu, baina aurrekoan, Bravoren lesioa eta selekzioagaz zeuzkan partiduak medio, minutu asko jokatu zituen, ma...
Eñaut Zubikarai atezain ondarrutarrak hiru urterako barritu du Realagaz zeukan kontratua. Amaitu den denboraldian ez du minutu bat bera be jokatu, baina aurrekoan, Bravoren lesioa eta selekzioagaz zeuzkan partiduak medio, minutu asko jokatu zituen, maila handia emonaz. Zubikaraik 27 urte dauzka eta 2008az geroztik da Realaren lehen taldeko kidea.