Jaia ospatu du Bekobenta eskolak
Kalejiragaz hasi eta karaokeagaz amaitu zuen festa Bekobenta eskola publikoak. Joan den zapatuan ospatu zuten eskolako jaia ikasle, irakasle, guraso eta lagunek. Giro ederrean ibili ziren egun osoan. Goizean geletako erakusketak ikusi eta emanaldi bere...
Kalejiragaz hasi eta karaokeagaz amaitu zuen festa Bekobenta eskola publikoak. Joan den zapatuan ospatu zuten eskolako jaia ikasle, irakasle, guraso eta lagunek. Giro ederrean ibili ziren egun osoan. Goizean geletako erakusketak ikusi eta emanaldi bereziak eskaini zituzten 3 urtetik hasi eta 6. mailara artekoek. Arratsaldean, barriz, bazkaria, jolasak eta musika izan zituzten.