Webgunea berritu du Markina-Xemeingo Udalak. Eduki garkotuak sartzeagaz gainera, webaren bidez izapide telematikoak egiteko aukera eskainiko diete laster herritarrei. Bizkaiko Foru Aldundiaren Biscaytik proiektuan sartu dela eta berritu du webgunea Uda...
Lekeitioko euskal presoen eskubideen aldeko topaguneak antolatuta, euskal preso politikoen eskubideen aldeko Lipdub-a grabatuko da zapatuan Lekeitioko kaleetan zehar. 17:00etan hasiko da grabaketa plazan, eta bertan, Lekeitioko elkarte, koadrila eta pe...
Lea-Artibai Amankomunazgoak familentzako duen orientazio zerbitzuak eguaztenerako Ispasterren berbaladia antolatu du; gurasoentzako orientazio zerbitzuaren barri emoteko ahalbideratuko dute berbaldia
Bretainiako hegoaldeko Mor Bihan-eko golkoan, La Semaine du Golfe de Mor Bihan izeneko itsasontzi tradizionalen topaketa handia ospatzen dabiltza. Bi urtero ospatzen da Bretainian ontzi tradizionalen topaketa eta bertan parte hartzen dabiltza Euskal Bateleroak: Tramana (Galdakao), Panntxike (Lekeitio), Txatua (Lekeitio) eta Ondarrutik Trabola. Domekara arte iraungo du topaketak, eta bertan, beste partaide batzuekin egoteko aukera izango dute. Aurtengoa ez da Bateleroak joaten diren lehenengo aldia, baina oraingoa berezia izango da, Euskal Herria da eta aurten, Europako ontzi tradizionalen itsas jaialdi garrantzitsueneko, ohorezko gonbidatua. Euskal Bateleroek lau ontzi eroan dituzte topaketetara eta ez daude bakarrik, eurekin batera Euskal Herriko beste elkarte batzuk be joan dira Bretainiara: Lapurditik, Branka, Hendaika, eta Ur Joko elkarteak; eta Bizkaitik Algortako Itsas Egurra Haizean. Euskal espedizioa koordinatzen, Albaola elkartea ariko da. Guztira 180 bat marinel eta 23 euskal itsasontzi daude Bretainiako uretan ¬Euskal Bateleroenak lau dira¬ eta aspaldi ez omen da tamaina hortako eskifairik joan Euskal Herritik. Euskal kultura Euskal itsasontziez gain, euskal kulturak be edukiko du bere lekua Mor Bihan-en. Vannes-eko portuko eremuan 500 lagunentzako euskal jangela egongo da, Udal eta erakundee batzuk postuak jarriko dituzte eta bi erakusketa be egongo dira: Euskal Herriko batela eta Euskal Herriko arrantzaleak Ipar Ameriketan. Zanpantzarrak, musika taldeak, dantzariak [...]
Ekozainek antolatuta Ekobidaia egongo da domekan Donibane Lohitzunera eta Hendaiara. Donibane Lohitzunen, Paul Jovet lorategi botanikoa bisitatuko da eta bazkaldu ostean, Hendaiako Antoine d’Abbadie gaztelua ikusiko dute. Bidaiaren kostua 40 eurokoa ...
Garaiko musikan aditua den Berrojalbizen biolina eta naziortean ezaguna den Poloren biolontxeloa izango dira Ziortzako kolegiata agertokira aterako direnak
Aurten, 75 urte betetzen dira indar faxistak Markinaldean sartu zirenetik. Hori dela eta, gai horren harira, hainbat ekimen antolatzen dabil Garaian elkartea. Oraingoan, Ahaztuen Oroimena elkarteagaz batera, Markinako frontea ezagutzeko ibilaldia antol...