Mikel Etxaburu: «Sentitu dudana ahalik eta irudirik ulergarrienekin adierazi dut»
Jende asko joan zaio Mikel Etxabururi (Ondarroa, 1969) Zu zara orain txoria poema liburuaren gaineko iritzi onagaz. Aspalditik idazten du, modu naturalean. Irakurleen erantzun ona sorpresa atsegina izan da berarentzat. ‘Zu zara orain txoria’ poema liburua dakar Etxaburuk etxera; Txokoanegongo da domekan, 19:00etan, Keu Agirretxeak lagunduta. Zer topatuko dute entzuleek domekako emonaldian? Zu zara orain txoria poema liburuaren gaineko errezitaldia izango da, Keuren musikagaz lagunduta. Keuren azkan diskoan hiru kantu neure letrak dira, eta euretako batzuk kantatuko ditu. Ordubeteko saioa izango da, motza. Zenbat poema errezitatuko dituzu? Hamabost-bat. Ez da bakarrik poesia irakurketa bat, irakurketa bera baino garrantzitsuagoa da poesia bakoitzaren testuingua. Poesia gehienei testuingurua ipiniko diet, azalduz zer egoeratan, zelan, noiz idatzi nituen. Musikagaz lagundutako irakurketa baino askoz gehiago izango da. Eta berezia izango da zuretzat… Bi-hiru errezitaldi egin ditut, baina niretzat Ondarroakoa berezia izango da. Espero dut entzuleentzat be berezia izatea. Ia nik sentitzen dudan berezitasun hori aurrean danari sentiaraztea lortzeko gai naizen, aurrekoek zerbait sentitzeko bidea egiten dudan. Hori seguru. Aurrean egongo diren asko senideak, lagunak eta ezagunak izango dituzu. Etxean nago, duda barik, eta bereziki gogoa daukat etxean etxekoei kontuak kontatu eta bitartean, poesiak irakurri, eta halakoak egiteko. Keu Agirretxeagaz entseguak be egingo zenituen, ala? Bai, [...]
Jende asko joan zaio Mikel Etxabururi (Ondarroa, 1969) Zu zara orain txoria poema liburuaren gaineko iritzi onagaz. Aspalditik idazten du, modu naturalean. Irakurleen erantzun ona sorpresa atsegina izan da berarentzat.
‘Zu zara orain txoria’ poema liburua dakar Etxaburuk etxera; Txokoanegongo da domekan, 19:00etan, Keu Agirretxeak lagunduta.
Zer topatuko dute entzuleek domekako emonaldian?
Zu zara orain txoria poema liburuaren gaineko errezitaldia izango da, Keuren musikagaz lagunduta. Keuren azkan diskoan hiru kantu neure letrak dira, eta euretako batzuk kantatuko ditu. Ordubeteko saioa izango da, motza.
Zenbat poema errezitatuko dituzu?
Hamabost-bat. Ez da bakarrik poesia irakurketa bat, irakurketa bera baino garrantzitsuagoa da poesia bakoitzaren testuingua. Poesia gehienei testuingurua ipiniko diet, azalduz zer egoeratan, zelan, noiz idatzi nituen. Musikagaz lagundutako irakurketa baino askoz gehiago izango da.
Eta berezia izango da zuretzat…
Bi-hiru errezitaldi egin ditut, baina niretzat Ondarroakoa berezia izango da. Espero dut entzuleentzat be berezia izatea. Ia nik sentitzen dudan berezitasun hori aurrean danari sentiaraztea lortzeko gai naizen, aurrekoek zerbait sentitzeko bidea egiten dudan.
Hori seguru. Aurrean egongo diren asko senideak, lagunak eta ezagunak izango dituzu.
Etxean nago, duda barik, eta bereziki gogoa daukat etxean etxekoei kontuak kontatu eta bitartean, poesiak irakurri, eta halakoak egiteko.
Keu Agirretxeagaz entseguak be egingo zenituen, ala?
Bai, egon gara, eta badaukagu petsatuta eta erabakita zelan joango den dana, baina gero, halako gauzetan inprobisazioak tarte garrantzitsua eduki behar du, eta gainera, eduki egingo du. Horrela nahiko nuke izatea, solte egotea.
Eta zeuk, bat edo bati eskainiko diozu poemarik?
Bati baino gehiagori. Gaitza izango litzateke pertsona bakar bati bideratutako dela esatea poema bat. Poema gehienak, danak ez esatearren, danak daude pentsatuta bat edo bategaz, edo zer edo zeregaz. Horrek bai adierazi eta zehaztuko ditut saioan bertan.
Herrian egoteak ez dakit aparteko urduritasunik eragingo dizun.
Ez, kontrakoa. Etxean nago, eta ni etxean lasai egoten naiz.
Presio handiagorik, orduan, ez duzu edukiko?
Gustura egotera noa, eta espero dut aurrean daudenak be gustura egotea, eta ordubete atsegina pasatzeko tartea egitea.
Aurrera dezakezu orain, poemaren bat. Motz bat.
Amets bat baino ez deitzen da. Horrela dio: Ez da asko behar bizirik irauteko, dabilen bihotz bat baino ez, ez delako asko behar etxetik hurbil sentitzeko, dabilen malko bat baino ez, bizirik irauteko ez delako asko behar, amets bat baino ez. Gehienak halako antzerakoak dira, sinpleak eta erraz ulertzekoak. Apropos egin ditut horrelakoak, helburua komunikatzea da, eta ez dut bilatu poesia konplikaturik. Sentitu dudana ahalik eta irudirik eta ulergarrienekin adirazi nahi izan dut.