Jende asko joan zaio Mikel Etxabururi (Ondarroa, 1969) Zu zara orain txoria poema liburuaren gaineko iritzi onagaz. Aspalditik idazten du, modu naturalean. Irakurleen erantzun ona sorpresa atsegina izan da berarentzat. ‘Zu zara orain txoria’ poema liburua dakar Etxaburuk etxera; Txokoanegongo da domekan, 19:00etan, Keu Agirretxeak lagunduta. Zer topatuko dute entzuleek domekako emonaldian? Zu zara orain txoria poema liburuaren gaineko errezitaldia izango da, Keuren musikagaz lagunduta. Keuren azkan diskoan hiru kantu neure letrak dira, eta euretako batzuk kantatuko ditu. Ordubeteko saioa izango da, motza. Zenbat poema errezitatuko dituzu? Hamabost-bat. Ez da bakarrik poesia irakurketa bat, irakurketa bera baino garrantzitsuagoa da poesia bakoitzaren testuingua. Poesia gehienei testuingurua ipiniko diet, azalduz zer egoeratan, zelan, noiz idatzi nituen. Musikagaz lagundutako irakurketa baino askoz gehiago izango da. Eta berezia izango da zuretzat… Bi-hiru errezitaldi egin ditut, baina niretzat Ondarroakoa berezia izango da. Espero dut entzuleentzat be berezia izatea. Ia nik sentitzen dudan berezitasun hori aurrean danari sentiaraztea lortzeko gai naizen, aurrekoek zerbait sentitzeko bidea egiten dudan. Hori seguru. Aurrean egongo diren asko senideak, lagunak eta ezagunak izango dituzu. Etxean nago, duda barik, eta bereziki gogoa daukat etxean etxekoei kontuak kontatu eta bitartean, poesiak irakurri, eta halakoak egiteko. Keu Agirretxeagaz entseguak be egingo zenituen, ala? Bai, [...]
Heldu da eguna. Datorren asteartean zozketatuko dituzte alokairu sozialean emango diren etxebizitzak. Miruaitz frontoian egin du Etxebidek hitzordua, 12:00etan. 104 lagunek eman dute izena alokairuko aukera izateko: 45 mutrikuarrak izan dira, eta gaine...