36ko gerran gertatutakoa gogoratu dute ibilaldian
Garaian elkarteak antolatuta, Markinaldeko fronteko trintxerak ezagutu zituzten domekan hainbat herritarrek. Usartzatik irten, eta Akondia, Garagoitxi, Kalamua eta Max inguruetako posizioak bisitatu zituzten. Bertan, gainera, azalpenak entzun zituzten ...
Garaian elkarteak antolatuta, Markinaldeko fronteko trintxerak ezagutu zituzten domekan hainbat herritarrek. Usartzatik irten, eta Akondia, Garagoitxi, Kalamua eta Max inguruetako posizioak bisitatu zituzten. Bertan, gainera, azalpenak entzun zituzten Ahaztuen Oroimena elkarteko kideen eskutik.
Jakin-mina dagoenaren seinale, 40 laguneko talde ederra elkartu zen domeka goizean trintxeretatik trintxerara 36ko gerraren nondik norakoak ezagutzeko. Giro eta eguraldi ederra izan zituzten lagun, eta bisita paregabea egin zuten orain 75 urteko gertaerak non izan ziren hobeto ulertzeko.
Ahaztuen Oroimena elkartekoek kontatu zutenez, Markinaldeko frentean, erreketeen IV Brigada sartu zen 1936ko irailean eta hainbat hilabetez Kalamuatik Mutrikurainoko posizioak hartu zituzten. Gainera, Amallo ingurutik Mutrikuraino Italiar Flechas Negras deituriko batailoiak hartu zuten agintea.
Beste batzuren artean, Akondiako milizianoen trintxera bisitatu zuten. 1994an aurkitua, gaur egun lurrez ia estalita dago. Erreketeak goiko partea hartu zuten eta milizianoek trintxera egin zuten azpian.Ibilaldiaren eta 36ko gerraren informazio gehiego dauka Ahaztuen Oroimena Elkarteak bere webgunean: ahaztuenoroimena.wordpress.com-en.