Plazatik Gaztetxera txapelketako lehen kanporaketa, Akerbeltzen
Mutrikuko Bertso Eskolak hainbat gaztetxerekin elkarlanean antolatzen duen Plazatik Gaztetxera bertso txapelketako lehenengo kanporaketa izango da barikuan, Akerbeltz gaztetxean. Txapelketaren 10. urteurrena dela eta, aurreko urteetako saioen kopurua lautik seira gehitu dute; halan, lau gaztetxetan barik seitan egingo dituzte saioak, tartean, Markina-Xemeinen. Markina-Xemeingo, Debako, Elgoibarko, Soraluzeko, Zumaiako, Mendaroko eta Mutrikuko taula gainera igoko dira aurten Plazatik Gaztetxera txapelketan parte hartuko duten 36 bertsolariak. Saio bakoitzean seik egingo dute bertsotan. Markina-Xemeingo saioan, Eneko Arrate eta Nerea Ibarzabal markinarrek, Peio Ormazabal arrigorriagarrak, Abadiñoko Eñaut Uruburuk, Iruñeko Saioa Alkaizak eta Ermuko Julen Sololuzek parte hartuko dute. Parte-hartzaileetako bat, Nerea Ibarzabal markinarra, txapeldun geratu da joan den barikuan jokatu zen Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, gazte mailan. Bertso saioa 23:00etan hasiko da, baina, aurretik, afaria antolatu du Markinako Gazte Asanbladak. Afaria 21:00etan emongo dute eta txartelak Gaztetxean eta Erlatx eta Sakris tabernetan erosi ahal dira, 8 eurotan. Saioa Zortziko handian eta zortziko txikian bertso bana, koplak, bakarka gai bateri erantzunez eta buruz burukoan hamarreko txikia izango dira bertsolariek saio bakoitzean egin beharko duten lana. Saio bakoitzeko irabazlea finalera pasatuko da zuzenean; baita, saio guztiak kontuan hartuta, puntuazio altuena lortzen duten bertsolari bi be. Bestalde, urtero legez, publikoak edukiko du zeresana. Bertso saio bakoitzean, epaileek erabakiko [...]
Mutrikuko Bertso Eskolak hainbat gaztetxerekin elkarlanean antolatzen duen Plazatik Gaztetxera bertso txapelketako lehenengo kanporaketa izango da barikuan, Akerbeltz gaztetxean. Txapelketaren 10. urteurrena dela eta, aurreko urteetako saioen kopurua lautik seira gehitu dute; halan, lau gaztetxetan barik seitan egingo dituzte saioak, tartean, Markina-Xemeinen.
Markina-Xemeingo, Debako, Elgoibarko, Soraluzeko, Zumaiako, Mendaroko eta Mutrikuko taula gainera igoko dira aurten Plazatik Gaztetxera txapelketan parte hartuko duten 36 bertsolariak. Saio bakoitzean seik egingo dute bertsotan. Markina-Xemeingo saioan, Eneko Arrate eta Nerea Ibarzabal markinarrek, Peio Ormazabal arrigorriagarrak, Abadiñoko Eñaut Uruburuk, Iruñeko Saioa Alkaizak eta Ermuko Julen Sololuzek parte hartuko dute. Parte-hartzaileetako bat, Nerea Ibarzabal markinarra, txapeldun geratu da joan den barikuan jokatu zen Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, gazte mailan.
Bertso saioa 23:00etan hasiko da, baina, aurretik, afaria antolatu du Markinako Gazte Asanbladak. Afaria 21:00etan emongo dute eta txartelak Gaztetxean eta Erlatx eta Sakris tabernetan erosi ahal dira, 8 eurotan.
Saioa
Zortziko handian eta zortziko txikian bertso bana, koplak, bakarka gai bateri erantzunez eta buruz burukoan hamarreko txikia izango dira bertsolariek saio bakoitzean egin beharko duten lana. Saio bakoitzeko irabazlea finalera pasatuko da zuzenean; baita, saio guztiak kontuan hartuta, puntuazio altuena lortzen duten bertsolari bi be.
Bestalde, urtero legez, publikoak edukiko du zeresana. Bertso saio bakoitzean, epaileek erabakiko dute, puntuazioa emonda, buruz burukora joango den bertsolari bat. Bestea, aldiz, publikoak erabakiko du. Paperetan idatziko dute zein bertsolari nahi duten buruz burukoan egotea. Epaileek aukeratutakoa eta publikoak erabakitakoa berdinak balira, puntuazio handiena duen bigarrenak parte hartuko luke buruz burukoan.
Danetara sei saio izango dira eta Mutrikun lehiatuko da finala, uztailaren 1ean.
Markina-Xemeingo gaztetxearentzat parte hartzen duen lehenengo aldia da, eta ilusio handiagaz hartu dute gonbidapena. «Hamar urte egiten dituen bertso txapelketarako deitzeak ilusio handia egin digu eta baiezkoa emon diogu, duda barik», esan dute.
Markina-Xemeingo saioaz gainera, bigarrena be asteburu honetan egingo dute, Deban. Lekeitioko Aitor Arrizubieta Tokok eta Xabat Galletebeitiak parte hartuko dute zapatuan egingo den saioan.
Egitaraua:
- Ekainak 10. Markina-Xemein.
- Ekainak 11. Deba.
- Ekainak 17. Elgoibar.
- Ekainak 18. Soraluze.
- Ekainak 24. Zumaia.
- Ekainak 25. Mendaro.