Amaiera ezin hobea ziortzako kontzertuentzat
Aurten Ziortzako kontzertuen kopurua laura jeitsi den arren, kalitateak ez du beherakadarik egin. Lehen asteburuan emanaldiak maila oso altua izan ostean, asteburu honetan be ez da inor gogoekin gelditu. Maila handiko musikariak zeuden iragarrita, eta ...
Aurten Ziortzako kontzertuen kopurua laura jeitsi den arren, kalitateak ez du beherakadarik egin. Lehen asteburuan emanaldiak maila oso altua izan ostean, asteburu honetan be ez da inor gogoekin gelditu. Maila handiko musikariak zeuden iragarrita, eta ez diete eurengan jarritako esperantzei hutsik egin. Khantoria taldekoak (ezkerreko irudia) izan ziren zapatuko kontzertua eskaini zutenak. Ander Berrojalbizek (biolin barrokoa), Maider Lopezek (braccio biola) eta Virginia Gonzalok (klabea eta organoa) osatzen duen taldeak duela 400 urte (1611. urtean) hildako Tomas Luis de Victoriari omenaldi txiki bat egin zioten. Horrez gain, instrumentozko glosak be eskaini zituzten. Domekan, Asier Poloren biolontxeloak erreleboa hartu zuen eta J. S. Bach-en piezak eskaini zituen ikus-entzuleen gozamenerako.