Landa katastroaren errolda jendaurrean jarri dute
Hamabost eguneko epean herritarrek errolda aztertu eta erreklamazioak egin ditzakete
Landa katastroen gaineko aurtengo zerga ordaintzea tokatzen zaie herritarrei. Hala adierazten du Mendexako Udalak landa katastroen araberako errolda jendaurrean jarri izanak.
Errolda udaletxean bertan dago, eta herritarrek joan eta eskatu besterik ez dute egin behar, dena ondo dagoela ziurtatu nahi izanez gero.
Hala ez balitz, hamabost eguneko epea jarri du Udalak herritarrek beharrezko ikusten dituzten erreklamazioak egiteko. Dokumentua ekainaren 6an jarri zuten jendeaurrean, beraz, ekainaren 27a izango da azken eguna hura aztertu ahal izateko.
Erreklamazioak jarri nahi dituztenek udaletxeko idazkaritzan bertan aurkeztu beharko dute euren kexa, aitatutako epea amaitu aurretik.