12:00etan zen udal osaketa, eta askoz arinagotik bete-beteta zegoen udalbatzar aretoa. Rikardo Beitia Bilduko zinegotziak irakurri du zinegotzien zerrenda, eta ostean, bozkatu egin dute. Alde batean, eta baten faltan, Bilduko zortzi hautetsi zeuden, eta bestean, EAJko laurak. Alderdi bakoitak bere alkategaiari emon dio babesa, eta hartara, Argia Ituarte izendatu dute Ondarroako alkate. Lehenengo emakumezko alkatea izango dute ondarrutarrek. Txalo zaparradapean, eskerrak emon nahi izan ditu alkateak. “Guretzako ohorea da gure herriko zinegotzi izatea. Niretzako ohorea da Ondarroako alkatea izatea. Zeuona danona da hau alkatetza”, esan du, herritarren parte-hartzearen garrantzia nabarmenduaz. Ondarroako herriak aldaketa politikoa eta soziala nahi dituela “ozen” esan duela adierazi du Ituartek, eta gehitu du herritarrek hautes mahaietan emondako babesari erantzuna emoteko lan egingo dutela. Azkan zortzi urteetan ezker abertzaleak Ondarroako Udalean jasadako egoera gogora ekarriaz, “inor baztertuko ez duen udal aurrerakoi eta parte-hartzailea eratzea helburu” dutela berretsi du, eta horren harira, EAJri zuzenduta esan du jeltzaleek egiten dituzten ekarpenak garrantzitsuak direla, eta pozik jasoko dituztela. “Ondarrutarrok batzen gaituena banatzen gaituena baino asko gehiago da, beraz, bakoitzaren programetatik abiatuta, adostasuna lortzeko gai izan behar gara”. Frontoia be, gainezka Ikurrin artean atera dira udaletxetik Bilduko alkatea eta zinegotziak. Frontoian, barriro, eskerrak emon nahi izan die Ituartek hauteskunde aurretik eta [...]
Bildu koalizioko Juanjo Txurruka izango da Markina-Xemeingo alkatea. Udal hauteskundeetan EAJrena izan zen zerrenda bozkatuena, baina bost zinegotzi lortu zituen, Bilduk beste. Aralarren zinegotzi bakarrak eduki du alkatetza lortzeko giltza, eta harek ...
Batzar aretoa herritarrez beteta hartu du alkatetzarako makila Maitane Larraurik. Gehiengo osoagaz jaso be jaso du makila Bilduko zerrendaburuak. EAJko bost zinegotziek euren zerrendaburu Jose Mari Cazalisen alde bozkatu dute. Makila eskuan hartu b...