150 dantzari dotore
Mutrikuko Gure Ametsa, Ondarroako Kresala, Zarauzko Iratzarri eta Urnietako Aurrera Gure Ametsa eta Egape taldeetako neska-mutilek kolorez eta dotoreziaz jantzi zuten Mutriku domekan, Umeen Euskal Jaian. Ikusle asko batu ziren Goiko Plazako emanaldieta...
Mutrikuko Gure Ametsa, Ondarroako Kresala, Zarauzko Iratzarri eta Urnietako Aurrera Gure Ametsa eta Egape taldeetako neska-mutilek kolorez eta dotoreziaz jantzi zuten Mutriku domekan, Umeen Euskal Jaian. Ikusle asko batu ziren Goiko Plazako emanaldietan. Parte-hartzaileetako 76 izan ziren mutrikuarrak, harrobi benetan zabala baita Gure Ametsa taldearena. «Orain nagusien mutil taldea muntatu nahian gabiltza», esan dute. Malen Txiki egunean edukiko dute hurrengo hitzordua Mutrikuko dantzariek.