Lagun askok jarraitu du Supermotard lehiaketa
Abel Urizarbarrena markinarrak irabazi du Etxebarrian jokatutako Supermotard lehiaketa. Hamazazpi parte-hartzaile izan zituen Bizkaiko eta Euskadiko txapelketarako puntuagarria izan den probak. 600 lagun inguru batu ziren Eika Kooperatibaren inguruet...
Abel Urizarbarrena markinarrak irabazi du Etxebarrian jokatutako Supermotard lehiaketa. Hamazazpi parte-hartzaile izan zituen Bizkaiko eta Euskadiko txapelketarako puntuagarria izan den probak.
600 lagun inguru batu ziren Eika Kooperatibaren inguruetan, eskualdean estreinako egiten den motor proba ikusteko. Lau txanda ikusteko aukera izan zuten. Denboraren arabera, bi taldetan banatu ziren parte-hartzaileak, eta ikuskizun ikaragarria eskaini zuten. Asfaltoan abiadura eta lurrean saltoak izan ziren nagusi. Tartean, car cross ikuskizuna egon zen, Txus Jaio eta Gorka Antxustegi gidarien eskutik.