Partidu dotoreak, Markinako Esku Pilota Txapelketako finalean
Giro ederra eta partidu politak egon ziren domekan Markinako Esku Pilota Txapelketako finaletan. Frontoi txikia bete egin zuen publikoak. Lehia izan zen nagusi eta partidu estuak ikusi ziren maila guztietan. Bat, bi, hiru eta lau tantuko aldeak egon zi...
Giro ederra eta partidu politak egon ziren domekan Markinako Esku Pilota Txapelketako finaletan. Frontoi txikia bete egin zuen publikoak.
Lehia izan zen nagusi eta partidu estuak ikusi ziren maila guztietan. Bat, bi, hiru eta lau tantuko aldeak egon ziren bikoteen artean. Halan, hiru tantuko aldeagaz, Etxebarrieta eta Ibarloza izan dira aurtengo irabazleak aurrebenjaminetan; benjaminetan, barriz, Aierdi eta Amoros gailendu dira lau tantuko aldeagaz, eta alebinetan Ansola II eta Ibarlozak eroan dute txapela.
Pareko ibili ziren bikoteak gaztetxoen mailan be. Mandiola eta De Pazek 18 eta 16 irabazi zieten Arrate eta Onagoitiari.
Aldaketak
Kadeteek jokatu zuten hurrengo. Erkizia eta Arkotxa izan behar ziren bikote, baina, Arkotxaren lesioa dela eta, Romerok jokatu zuen bere ordez. Bikotea, ondo moldatu zen, eta 22 eta 18 irabazi zieten Zubikarai eta Lapazarani.
Nagusietan be berdina gertatu zen. Albizuren ordez jokatu zuen Mentxakak, eta Ansotegigaz batera, txapela eskuratzea lortu zuten, 22 eta 21 estu baten ostean. Gorosabel eta Zenarruzabeitia, ateetan geratu ziren.
Markina-Xemeingo eta Etxebarriko alkateez gainera, Urberuaga eta Ansotegi pelotariek emon zituzten sariak partiduen ostean, eta ondoren, omenaldi txikia egin zioten Jose Antonio Ostolazari hainbat urtez zuzendaritzan egon izan arren. Oroigarri bat emon zion esku pelotako taldeak, egindako lana eskertuz.