Taldeen Eguna ospatuko dute zapatuan Berriatuan
Berriatuan jendarte bizia dagoen seinale da bertan urte osoko dinamika daukaten hamabi talde egotea. Ez da marka makala tamaina horretako herriarentzat. Talde horiek urte osoan egiten duten lana aitortu eta eskertu egingo da etzi, bide batez jai eguna ospatuta. Amaitu barri den udal agintaldiaren amaieran zinegotzien artean sortutako ideia izan da Taldeen Eguna ospatzearena. «Normaltasunez hartzen dugu astebururo zesta-punta edo futbol partiduak egotea, eskolaz kanpoko jarduerak egotea, edo kultur ekitaldiak egotea, baina aukera horien guztien atzean taldeen lana dago, eta hori eskertu beharrekoa dela uste dugu», esan du alkate Imanol Mugartegik. «Udalak eta herriak berak taldeen lana aintzat hartzeko eguna izango da zapatua, eta bide batez ondo pasatzekoa», nabarmendu du. Izan be, jai izaera emon diote Taldeen Egunari. «Hasieran pentsatu genuen errekonozimendurako ekitaldi formal bat egitea, baina gero, taldeen izaerari be jaramon eginda, eta eurei behar handirik eragin barik, jai moduko eguna ospatzea hobe zela erabaki genuen». Horrela, bada, kirol-jolasak, musika eta, batez be, herri giroa izango dira nagusi etziko egitarauan, «beti bidelagun diren talde guztiei gorazarre eginez». Egitaraua.- 11:00. Jokuak herriko plazan, baloi, bizikleta eta zestagaz, txapel jaurtzea, eta abar. 14:00. Triki-dantza-poteo-bazkaria, dana batera. 16:00. Taldeei errekonozimendu ekitaldia. Ondoren. Tarine musika eskolak eta koruak Berriatuko ereserkia abestuko dute. Jarraian. [...]
Berriatuan jendarte bizia dagoen seinale da bertan urte osoko dinamika daukaten hamabi talde egotea. Ez da marka makala tamaina horretako herriarentzat. Talde horiek urte osoan egiten duten lana aitortu eta eskertu egingo da etzi, bide batez jai eguna ospatuta.
Amaitu barri den udal agintaldiaren amaieran zinegotzien artean sortutako ideia izan da Taldeen Eguna ospatzearena. «Normaltasunez hartzen dugu astebururo zesta-punta edo futbol partiduak egotea, eskolaz kanpoko jarduerak egotea, edo kultur ekitaldiak egotea, baina aukera horien guztien atzean taldeen lana dago, eta hori eskertu beharrekoa dela uste dugu», esan du alkate Imanol Mugartegik. «Udalak eta herriak berak taldeen lana aintzat hartzeko eguna izango da zapatua, eta bide batez ondo pasatzekoa», nabarmendu du.
Izan be, jai izaera emon diote Taldeen Egunari. «Hasieran pentsatu genuen errekonozimendurako ekitaldi formal bat egitea, baina gero, taldeen izaerari be jaramon eginda, eta eurei behar handirik eragin barik, jai moduko eguna ospatzea hobe zela erabaki genuen». Horrela, bada, kirol-jolasak, musika eta, batez be, herri giroa izango dira nagusi etziko egitarauan, «beti bidelagun diren talde guztiei gorazarre eginez».
Egitaraua.-
11:00. Jokuak herriko plazan, baloi, bizikleta eta zestagaz, txapel jaurtzea, eta abar.
14:00. Triki-dantza-poteo-bazkaria, dana batera.
16:00. Taldeei errekonozimendu ekitaldia.
Ondoren. Tarine musika eskolak eta koruak Berriatuko ereserkia abestuko dute.
Jarraian. Danborrada, gazteek antolatuta.
Ekitaldi guztiak plaza inguruan izango dira.
Herriko taldeak.-
Urte osoko dinamika duten hamabi talde daude Berriatuan. Honakoak dira: Anaitasuna elkartea, guraso elkartea, Tarine musika eskola, gazte asanblada, futbol taldea, zesta eskola, txirrindulari elkartea, Urepel triatloi taldea, Sarats dantza taldea, Goxalde elkartea, eleiz abesbatza eta Urepel kultur elkartea.