
Jokin Aperribai Realeko lehendakariak agerraldia egin du gaur. Talde txuri-urdinaren etorkizunaren eta datorren denboraldirako erronken gainean egin du berba, eta bera buru den Zuzendaritza Batzordea taldea gestionatzeko prest dagoela agertu du. Bestea...

Motz-Motzian, film laburren Mutrikuko lehen lehiaketako lanak domekan 19:00etan emango dituzte Zabielen. Motz-Motzian ez da bat ere motz geratu. Hamalau lan aurkeztu dituzte Mutrikuko I. Film Laburren Lehiaketara. Eta guzti-guztiak ikusi ahal izango dira etzi, 19:00etan, Zabiel kultur etxean. «Harrituta eta oso pozik gaude egindako harrera onarekin; parte hartu duten guztiei eman nahi dizkiegu eskerrak», esan dute antolaketa taldean ibili diren Mutrikuko Zine Forum taldekoek. «Ikusi da jendeak badaukala zer esana eta gauzak egiteko gogoa», gehitu dute. Egile guztiak dira mutrikuarrak eta amateurrak, horiek baiziren lehiaketaren baldintzak. Adin aldetik denetik dago, eta sortu diren istorioen aldetik ere bai; «eta ugaritasun hori izan da politena». Epaimahaikideak bildu dira jada hamalau zintak ikusi ondoren, eta sarien banaketa gaur zortzi, hilaren 24an, 20:00etan izango da Zabielen. «Sari banaketa ekitaldia gehiegi luzatu beharrean, nahiago izan dugu aparteko egun bat jarri bideo lan guztiak ikusteko», azaldu dute antolatzaileek. Eta horretarako, domeka iluntzea aukeratu dute, «Ederrena zinea zegoenean bezala». Herritar guztiei egin diete gonbitea herritarrek egindakoa ikusteko. Filmak eta egileak.- Agirrehaundigoikoa. Roberto Gimmerans. Araba Euskaraz-en bideoa. Axular Arizmendi. Nahixan. Axular Arizmendi. Aran. Igone Arreitunandia. Bizitzaz ikasten. Naiara Uranga. Denda zoroa! Moxol Team. Gaztetxea, Muga. Mutrikuko Gazte Asanblada. Heldu dira Gabonak. Marisa Martinez. Inoiz esan ez nizuna. [...]