Antxustegi, Stadium Racen
Madrilgo Vicente Calderon futbol zelaian egongo da eguenean Gorka Antxustegi markinarra, Suzuki 1600egaz. Hantxe jokatuko da Stadium Race edo Txapeldunen lasterketa. Bat Formulako eta rallyetako pilotuek edukiko dute hitzordua, 19:00etatik aurrera. Antxustegigaz batera, bertan egongo dira, besteak beste, Mark Gene, Dani Sordo, Adrian Sutil, Vitantino Liuzzi, Nani Roma, Jaime Alguersuari eta bere taldekide Joan Vinyes. Atletico de Madriden berdegunea asfaltatu egin dute azkan egunetan, eta zortzi metro zabalerako bi errai paralelo egongo dira pilotuen eskura, ez ahazteko lako ikuskizuna eskaintzeko. Ourensen seigarrena Asko kostata, eta hamalau postu gora eginda, seigarrena izan zen Ourenseko Rallyan (Galizia) Gorka Antxustegi. Suzuki Swift S1600ak ondo hasi zuen lasterketa, baina bosgarren zatian, gurpilak zulaketa eduki zuen, eta zortzi minutu galdu zituen pilotuak. Hogeigarren postura jaitsi zen, eta arazoa konponduta, postuetan gora egiten joan zen. «Zulaketa konpontzeko mintu bi nahikoa izaten dira, baina pentsatu nuen autoak zer edo zer gehiago zeukala, apurtu-edo egin zela», esan du pilotuak. Hamalau postu gora eginda, seigarrena izan zen sailkapen orokorrean eta bigarrena aurreko trakziodun autoen mailan. Berezi bitan, gainera, Joan Viyes bere taldekideak baino denbora hobea egin zuen. Pilotuei maila handia eskatzen dien lasterketa izan zen Ourensekoa, malda askokoa, eta zirkuituko luzeena. Hori horrela, lehenengo postuetan sailkatu ahal ziren gidari [...]
Madrilgo Vicente Calderon futbol zelaian egongo da eguenean Gorka Antxustegi markinarra, Suzuki 1600egaz. Hantxe jokatuko da Stadium Race edo Txapeldunen lasterketa. Bat Formulako eta rallyetako pilotuek edukiko dute hitzordua, 19:00etatik aurrera.
Antxustegigaz batera, bertan egongo dira, besteak beste, Mark Gene, Dani Sordo, Adrian Sutil, Vitantino Liuzzi, Nani Roma, Jaime Alguersuari eta bere taldekide Joan Vinyes.
Atletico de Madriden berdegunea asfaltatu egin dute azkan egunetan, eta zortzi metro zabalerako bi errai paralelo egongo dira pilotuen eskura, ez ahazteko lako ikuskizuna eskaintzeko.
Ourensen seigarrena
Asko kostata, eta hamalau postu gora eginda, seigarrena izan zen Ourenseko Rallyan (Galizia) Gorka Antxustegi.
Suzuki Swift S1600ak ondo hasi zuen lasterketa, baina bosgarren zatian, gurpilak zulaketa eduki zuen, eta zortzi minutu galdu zituen pilotuak. Hogeigarren postura jaitsi zen, eta arazoa konponduta, postuetan gora egiten joan zen. «Zulaketa konpontzeko mintu bi nahikoa izaten dira, baina pentsatu nuen autoak zer edo zer gehiago zeukala, apurtu-edo egin zela», esan du pilotuak. Hamalau postu gora eginda, seigarrena izan zen sailkapen orokorrean eta bigarrena aurreko trakziodun autoen mailan.
Berezi bitan, gainera, Joan Viyes bere taldekideak baino denbora hobea egin zuen.
Pilotuei maila handia eskatzen dien lasterketa izan zen Ourensekoa, malda askokoa, eta zirkuituko luzeena. Hori horrela, lehenengo postuetan sailkatu ahal ziren gidari asko lasterketatik kanpo geratu ziren. Danetara, hamazortzi pilotuk utzi zuten proba. «400 kilometrotik gora dauzka zirkuituak. Egun osoko proba izan zen, oso gogorra».
Ourenseko rallya Espainiako Txapelketarako puntuagarria da. Abuztuaren 20an, Ferrolen (Galizia) egingo da hurrengo proba.