Musika, bezpera girotzeko
San Pedro Eguna 29a bada be, bezperatik hasiko dira ospakizunak Lekeition. San Pedro bezperagaz hasiko dira festa berotzen. Jubilatuen Elkarteak antolatuta, merienda eta jaia egongo dira gaur, 18:00etan, Uribarren Abaroa zaharren egoitzan. Bertoko nagu...
San Pedro Eguna 29a bada be, bezperatik hasiko dira ospakizunak Lekeition. San Pedro bezperagaz hasiko dira festa berotzen.
Jubilatuen Elkarteak antolatuta, merienda eta jaia egongo dira gaur, 18:00etan, Uribarren Abaroa zaharren egoitzan. Bertoko nagusiak be gogoan eduki nahi dituzte erretiratuek, eta ospakizun txikia antolatu diete.
Ordu berean irtengo dira kalera, Don Terentzio eta Doña Tomasa, buruhandiekin batera. Herriko txistularien doinuek girotuko dute festa hasiera kalerik kale.
Doinu horiek ez dira izango bakarrak. 20:30ean aterako da kalera Lekittoko Musika Banda be, eta kalejira alaia eskainiko dute herritar guztiak sanpedroetan sartzeko.