Mutrikuk hirugarren egin du, 600 kiloko lehenengo saioan
Goiherri A zen faborito, baina Gaztedi A izan da nagusi Aian (Gipuzkoa), lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako zazpigarren saioan. Laukizko taldeak mendean hartu ditu bai Goiherri A, bai Mutriku, gizonezkoen 600 kiloko lehenengo jardunaldian. Sei...
Goiherri A zen faborito, baina Gaztedi A izan da nagusi Aian (Gipuzkoa), lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako zazpigarren saioan. Laukizko taldeak mendean hartu ditu bai Goiherri A, bai Mutriku, gizonezkoen 600 kiloko lehenengo jardunaldian. Sei talde aritu ziren lehian: Gaztedi, Gaztedi mistoa, Getxo, Goiherri A, Goiherri B eta Mutriku. Txapela irabazteko hiru hautagaien arteko (Goiherri A, Mutriku eta Gaztedi A) lehen lehia Gaztedi Ak eta Mutrikuk jokatu zuten, arratsaldeko 5. txandan: bi tiraldietan (04:18 eta 04:35) nagusitu ziren Laukizkoak. Goiherri Ak eta Mutrikuk 9. txandan jardun dute elkarren kontra, eta Goiherrikoek erraz menderatu zuten Mutriku bi tiraldietan. Datorren igandean Loiun jokatuko dute saioa, eta Mutrikuk espero du pisuan errazago sartzea, tiraldi estuagoak izateko. hitza