Eguzkipean egin dute bidea ezkongaiek
Antzina ezkontzera zihoazen neska-mutilek egiten zuten etxe-sartzea antzeztu zuen domekan Gora Buru Kultur Elkarteak. Horrela, Batzokitik irten, eta Lekeitioko kaleetan zehar ibili ziren, Anbrurs Mailabiarrena (Juan Pedro Zatika) eta Josepa Meabe-Ansor...
Antzina ezkontzera zihoazen neska-mutilek egiten zuten etxe-sartzea antzeztu zuen domekan Gora Buru Kultur Elkarteak. Horrela, Batzokitik irten, eta Lekeitioko kaleetan zehar ibili ziren, Anbrurs Mailabiarrena (Juan Pedro Zatika) eta Josepa Meabe-Ansorena (Amaia Antxustegi) ezkongaiak, ezkontza segizioak lagunduta. «Arrioa» -ohe, maindire, sukalderako tresneria, arropa, ur bedeinkatu ontziak eta gorua, besteak beste- zeroan gurdia aurretik, Tala eta Mollan zehar, plazarako bidea egin zuten guztiek. Bertan, ezkontzako agiriaren karta irakurri zuten. Bero itzela pasatu zuten arren, ikuskizun ikusgarria eskaini zuten elkartekoek.