Artibai Taldeko bazkideek urteko batzar orokorra egingo dute eguenean
Joan den denboraldiari errepasoa emoteaz batera, datorren urterako zuzendaritza osatuko dute
Artibai Futbol Taldeak urteko asanblada orokorra egingo du, hilaren 30ean, 19:00etan, udal kultur aretoan.
Bazkide guztiak bildu nahi ditu Artibai Taldeko zuzendaritzak. Izan be, bi asmo nagusi daude batzarraren atzean: alde batetik iazko denboraldiariĀ errepasoa emongo diote; kirol arloan zein arlo ekonomikoan. Iazko aurrekontua ere aztertuko dute.
Beste alde batetik, datorren denboraldiari forma emoten hasiko dira. Horretarako, lehenik eta behin, zuzendaritza taldearen zati bat berrituko dute. Gainera, 2011/2012 denboraldirako aurrekontuari buruz ere egingo dute berba.