Mobilizazioekin bat egin du udalak
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako Plataformak egindako mobilizazio deialdiagaz bat egin du Markina-Xemeingo Udalak. Hilaren 16an, Durangon, balkoitik behera jausita hil zen 32 urteko emakumearen kasua emakumeenganako indarkeria kasua izan dela ba...
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako Plataformak egindako mobilizazio deialdiagaz bat egin du Markina-Xemeingo Udalak. Hilaren 16an, Durangon, balkoitik behera jausita hil zen 32 urteko emakumearen kasua emakumeenganako indarkeria kasua izan dela baieztatu izanak bultzatu ditu mobilizazioak. Herenegun egin zuten elkarretaratzea udaletxe aurrean eta Bildu, EAJ eta Aralarko ordezkariekin batera, 60 herritar inguru bildu ziren «emakumeen kontrako indarkeria salatzeko eta biolentzia mota horrekin amaitzeko» eskatzera. Durangoko kasua ez ezik, gai horrekin lotutako aurtengo gertaera denak ekarri zituzten gogora.