Jaia piztuko dute Manuelen bolanderek
Dinamartxako 220 parte-hartzaileak Ondarroara bidean, ahozko bolanderekin hasiko da 12:00etan jaia alde zaharrean. Manuel Eluk botako ditu, Alaiko balkoitik. Manueli berari eta Aitzol Aramaiori leku berezia egin die Radixu Irratiak aurten. Gora Aitzol eta manuelistak irakur daiteke kartelean. Jaian egongo da Manuel, jaian Aitzol, manuelistekin. Ibilaldi egunera jauzi egin behar da mezua ulertzeko, Kirmen Uribek idatzitako zutabera: «Aitzol Aramaiok maite zuen Ondarroara etortzea eta betiko lagunekin elkartzea. Egun seinalatuetan ez zuen hutsik egiten, Zapato Azulean, Andra Mari jaietan, ihauterietan. Lagunok elkarrekin dugun azken argazkia aurtengo ihauteri egunekoa da, hain zuzen. Hantxe agertzen gara denak neska jantzita. Argazkiaren erdian Manuel dago, Ondarroan oso maitea den gizona. Gurekin batera argazkia atera nahi zuen galdetu genion, eta berak baietz. Manuel musika bandaren aurretik joaten da hura zuzentzen, onena da bolandera imajinarioakbotatzen, eta umeak maite ditu gauza guztien gainetik. Aitzolek esan zigun gau horretako afarian. ‘Marxistak, leninistak, castristak… Gu Manuelistak izango gara aurrerantzean. Gure dotrina izango da inozentzia ez galtzea sekula, alai ibiltzea kalerik kale bolanderak botatzen’. Horrelakoxea zen Aitzol, bizizalea [...]». Alaia, bizia, koloretsua, musika, kirol eta kultur ekimenez beteta datorkigu XIV. Zapato Azule. Estreinako Zapato Azulean, Ondarroako Udalak antolatuko ditu kukaña eta zubitik saltoak. Iluntzeak omenduei egindako sketcha ekarriko du. Zapato Azule [...]
Dinamartxako 220 parte-hartzaileak Ondarroara bidean, ahozko bolanderekin hasiko da 12:00etan jaia alde zaharrean. Manuel Eluk botako ditu, Alaiko balkoitik.
Manueli berari eta Aitzol Aramaiori leku berezia egin die Radixu Irratiak aurten. Gora Aitzol eta manuelistak irakur daiteke kartelean. Jaian egongo da Manuel, jaian Aitzol, manuelistekin.
Ibilaldi egunera jauzi egin behar da mezua ulertzeko, Kirmen Uribek idatzitako zutabera: «Aitzol Aramaiok maite zuen Ondarroara etortzea eta betiko lagunekin elkartzea. Egun seinalatuetan ez zuen hutsik egiten, Zapato Azulean, Andra Mari jaietan, ihauterietan. Lagunok elkarrekin dugun azken argazkia aurtengo ihauteri egunekoa da, hain zuzen. Hantxe agertzen gara denak neska jantzita. Argazkiaren erdian Manuel dago, Ondarroan oso maitea den gizona. Gurekin batera argazkia atera nahi zuen galdetu genion, eta berak baietz. Manuel musika bandaren aurretik joaten da hura zuzentzen, onena da bolandera imajinarioakbotatzen, eta umeak maite ditu gauza guztien gainetik. Aitzolek esan zigun gau horretako afarian. ‘Marxistak, leninistak, castristak… Gu Manuelistak izango gara aurrerantzean. Gure dotrina izango da inozentzia ez galtzea sekula, alai ibiltzea kalerik kale bolanderak botatzen’. Horrelakoxea zen Aitzol, bizizalea […]».
Alaia, bizia, koloretsua, musika, kirol eta kultur ekimenez beteta datorkigu XIV. Zapato Azule.
Estreinako Zapato Azulean, Ondarroako Udalak antolatuko ditu kukaña eta zubitik saltoak.
Iluntzeak omenduei egindako sketcha ekarriko du.
Zapato Azule 2011, egitaraua
07:00. Dinamartxara doazenak Itsasaurreko geltokitik aterako dira autobusean, Tolosarantz.
09:00. Tolosako kiroldegitik aterako da Dinamartxa, Ondarroarantz.
11:00-15:00. Euskal Herriko Kamiseta Azokak ateak irekiko ditu, Latxanbre plazan.
12:00. Jaiaren hasiera. Alaiko balkoitik ahozko bolanderak botako ditu Manuel Eluk. Txosnen irekiera alde zaharrean: txitxarro erreak (Kankiloi eta koadrilla) eta txosna (Presoen aldeko taldea).
12:30. Bizkaiko albokariak, txistulariak eta Kresalako trikitilarien kalejira, eta dantzak.
13:00. Elkarretaratzea Kalekutzeko eskaileretan.
13:30. San Pedro iturritik aterako dira Kresalako banda eta Artelango erraldoiak.
14:00. Dinamartxaren ailegaera (mendiz mendikoa eta txirrindulariena). Ongietorria egingo zaie parte-hartzaileei Alaiko balkoitik irrintzilariekin, Kresalako bandak lagunduta.
Ondoren. Radixu Irratiaren pregoia eta ikurrinaren igoera.
14:15. Bertsolariak Alai tabernan: Botx eta Arrizabalaga.
14:45. Kamiseta azokako irabazleei sari banaketa, Alain.
15:00. Euskal Herriko Kamiseta Azoka itxiko da.
17:30. Umeen jolasak, karamelu jaurtiketa eta sokatira.
18:00. Uretako jolasak Ondarroako Udalak antolatuta: zubitik saltoak eta kukaña.
19:30. Gaiteroen kalejira.
20:00. Kalekutzean, Txo Antzerki Kolektiboaren sketcha aurtengo omenduei.
20:30. Kale erromeria: Banakotik Larrain Dantzara.
21:45. Eskerrak emotearen txanda. Gero, dantza egiteko musika ipiniko da.
22:15. Repercusion (Madril) eta talde sorpresa Gaztetxean, OGAk antolatuta.