Lehenengo osoko bilkurak herritar asko batu ditu aretoan
Bilduk alkatetza eskuratu eta gero egindako lehenengo osoko bilkura izan da gaurkoa. Ia lau urtean udalbatzarrak Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundian egin eta gero, herritar asko joan dira aretora, osokoaren nondik norakoak segitzera. Argia Ituartek zuzendu...
Bilduk alkatetza eskuratu eta gero egindako lehenengo osoko bilkura izan da gaurkoa. Ia lau urtean udalbatzarrak Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundian egin eta gero, herritar asko joan dira aretora, osokoaren nondik norakoak segitzera. Argia Ituartek zuzenduta, hamar puntu jaso ditu gai zerrendak.
Besteak beste, Eudel, Lea–Artibai Amankomunazgoa, BBK, Ondarroa Lantzen, Euskal Fondoa eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergorako ordezkariak aukeratu dituzte Bilduren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioagaz. Bosgarren puntuan, hamaika batzorde eratzea onartu da, eta batzordeetako lehendakariak izendatu. Alkateordea be izendatu da osokoan: Rakel Elu.
Agintaldiko bigarren osoko bilkura uztailaren 21ean izango da, gehiengo osoz –Bilduren aldeko 9 boto eta EAJko 4 abstentzio– hilabetero hirugarren eguenetan egitea onartuta. Ordua, gaurko legez, 19:30ean ipini dute. Hasiera
batean, abuztuan ez da egingo udalbatzarrik.
Eskari-galderen tartean, herritarrek berba hartu dute. “Asko pozten naiz udal osoko bilkurak hilero egingo direla entzuteaz. Gestorak ez du kontuan hartu herria lau urtean, eta ez du jakin herria gestionatzen”, esan du.
25 minutuan amaitu da batzarra.