Medellingo Nazioarteko Poesia Jaialdian egongo da Kirmen Uribe
Mundu guztiko olerkariekin egongo da ondarruko idazlea eta lau irakurraldi eta errezital bat eskainiko ditu
Kirmen Uribe XXI. Medellingo Nazioarteko Poesia Jaialdira gonbidatua izan da. UztailarenĀ 2tik 10ra ospatuko da.
Uribe lau irakurraldi emango ditu Medellinen bertan eta Bogotan munduko beste olerkari batzuekin batera, hala nola, Jack Hirschman (AEB), AgnetaFalk (Suezia), Raphael Urweider (Suitza), ShailjaPatel (Kenia), Louis-PhilippeDalembert (Haiti, Philip Hammial (Australia) edo JidiMajia (Txina). Horrez gain, errezital bat emango du Oriol Caro musikari kolonbiarrak lagunduta Bogotako R-101 antzokian.
Medellingo Nazioarteko Poesia Jaialdia jaialdirik garrantzitsuenetakoa da mundu mailan eta milaka entzule hurbiltzen dira bertara poemak entzutera.