Artzabal inguruko Loibe baso zatia erre egin da
Sutea egon zen atzo goizean Lekeitio eta Ondarroa bidean dagoen Artzabal inguruko Loibe basoan. Kostarako partean, itsasotik metro gitxira dagoen lursailak hartu zuen sua. 10:00etan hartu zuten deia ertzainek, sua zegoela esanez, eta berehala joan zire...
Sutea egon zen atzo goizean Lekeitio eta Ondarroa bidean dagoen Artzabal inguruko Loibe basoan. Kostarako partean, itsasotik metro gitxira dagoen lursailak hartu zuen sua.
10:00etan hartu zuten deia ertzainek, sua zegoela esanez, eta berehala joan ziren bertara Ertzaintzaren patruilak eta suhiltzaileak. Ertzaintzak jakitera emon duenez, segituan lortu zuten sutea kontrolatzea, eta 12:00etarako dena zegoen itzalita.
Pinu eta sasiak
Danetara, 40 metro koadro inguruko lursailean zeuden pinu eta sasiak erre dira.
Errepidetik sua ikusten ez bazen be, ke usaina Itxasgainera ailegatu orduko har zitekeen.