Betiko jolasak berreskuratu dituzte Sanmartinetan
San Martin auzoan euren zaindariaren eguna ospatu dute. Arratsaldea umeei begira antolatzen dutenez, betiko jolasak berreskuratzea erabakia zuten: aulki jokoa, itxulapiko apurketa… «Pozik aritu ziren eta gustura ibili», diote bertakoek. Nagusia...
San Martin auzoan euren zaindariaren eguna ospatu dute. Arratsaldea umeei begira antolatzen dutenez, betiko jolasak berreskuratzea erabakia zuten: aulki jokoa, itxulapiko apurketa… «Pozik aritu ziren eta gustura ibili», diote bertakoek. Nagusiak be dotore ibili ziren: goizean 81 lagunek auzoari buelta emoten zion mendi irteeran parte hartu zuten eta arratsaldean, musean (30 bikote) eta briskan (35 bikote) ibili ziren. Mutrikuarrak eta Ziortza-Bolibartarrak ziren ziren txapledun, hurrenez hurren. Urteroko zozketa be egin zuten. Saria: 600 euro edo bainuetxe baten asteburua. Zenbaki saritua: 10351 izan zen (ordezkoa: 10301).