San Pedro jaiek azken astinduak emon dituzte
Sekula baino jende gehiago egon da aurten Barinagako sanpedroetan. Giro ona eta parte-hartze handia eduki dituzte jai guztietan, baina, batez be, zapatuan, idi probetan. Bustindegi Kirol Guneko probalekua bete-bete egin zen Iruzubietako Zubibarri, Berr...
Sekula baino jende gehiago egon da aurten Barinagako sanpedroetan. Giro ona eta parte-hartze handia eduki dituzte jai guztietan, baina, batez be, zapatuan, idi probetan. Bustindegi Kirol Guneko probalekua bete-bete egin zen Iruzubietako Zubibarri, Berriatuako Usaisti eta Barinagako Magurei Goitxiren idiak ikusteko. Azkenean, berriatuarrak eroan zituen Barinagako mantak, 58 untze egin ondoren.
Jaiekin amaitzeko, eskorgaren zozketa egin zuten, eta 2.164 izan zen zenbaki saritua. Ordezkoa, barriz, 2.133 zenbakia. Zortedunak hamabost egun izango ditu saria eskuratzeko.