Munduko kale antzerkiak hitzordua dauka Lekeition
Antzerkia herritarrengana hurreratuko du 22. Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiak datorren barikuan, zapatuan eta domekan. Arteak, kaleak eta zirrarak bat egingo dute ikuslea txunditzeko. Atzo goizean aurkeztu zuten Lekeitioko 22. Nazioarteko Kale antzerki jaialdia, eta Lekeitiok bide berritzaileetan aitzindari izaten jarraituko du aurten be. Japonia, Eskozia, Frantzia eta Herrialde Katalanak izango dira oraingoan gonbidatuak, munduko kale-antzerkia Lekeitioko plazara ekarriz. Maitane Larrauri, Lekeitioko alkatea, Mikel Toral, Eusko Jaurlaritzako kultura sortu eta zabaltzeko zuzendaria, Jon Inaki Zarraga, Bizkaiko Foru Aldundiko kultura zuzendaria, Imanol Agirre, Jaialdiaren zuzendari artistikoa, eta Gorka Martinez, BBK Fundazioko ordezkariak parte hartu zuten aurkezpen ekitaldian. Bai eta antzerki eta dantza unibertsoko hainbat ordezkarik be. «Probokazioa bilatzen dugu, eta esperimentazioa dugu gustuko. Arteak sortarazten dituen galderak plazaratu nahi ditugu. Lekeitio artea izango da, artea kalean. Esperientzia bakarra. Hor gertatzen da, asteburu horretan baino ez», adierazi zuten antolatzaileek atzo egindako aurkezpenean. Ikuskizunak Bi hamarkada luze darama Lekeitioko Kale Antzerkiak gabeko eta formatu handiko bi ikuskisun kaleratzen, eta Lekeitioko plaza eta portua izango dira aurten be eskenatokiak. Horrela, Europako bi ikuskizun handirekin gozatzeko aukera egongo da oraingoan. Alde batetik, Scura Splats taldearen Correfocs eta bestetik Generik Vapeur, Frantziako talde aintzindaria etorriko da Marsellatik Lekeitioko plazara Bivouac lanagaz. Scura Splats taldeak, Mediterraneoko usadioa [...]
Antzerkia herritarrengana hurreratuko du 22. Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiak datorren barikuan, zapatuan eta domekan. Arteak, kaleak eta zirrarak bat egingo dute ikuslea txunditzeko.
Atzo goizean aurkeztu zuten Lekeitioko 22. Nazioarteko Kale antzerki jaialdia, eta Lekeitiok bide berritzaileetan aitzindari izaten jarraituko du aurten be. Japonia, Eskozia, Frantzia eta Herrialde Katalanak izango dira oraingoan gonbidatuak, munduko kale-antzerkia Lekeitioko plazara ekarriz.
Maitane Larrauri, Lekeitioko alkatea, Mikel Toral, Eusko Jaurlaritzako kultura sortu eta zabaltzeko zuzendaria, Jon Inaki Zarraga, Bizkaiko Foru Aldundiko kultura zuzendaria, Imanol Agirre, Jaialdiaren zuzendari artistikoa, eta Gorka Martinez, BBK Fundazioko ordezkariak parte hartu zuten aurkezpen ekitaldian. Bai eta antzerki eta dantza unibertsoko hainbat ordezkarik be.
«Probokazioa bilatzen dugu, eta esperimentazioa dugu gustuko. Arteak sortarazten dituen galderak plazaratu nahi ditugu. Lekeitio artea izango da, artea kalean. Esperientzia bakarra. Hor gertatzen da, asteburu horretan baino ez», adierazi zuten antolatzaileek atzo egindako aurkezpenean.
Ikuskizunak
Bi hamarkada luze darama Lekeitioko Kale Antzerkiak gabeko eta formatu handiko bi ikuskisun kaleratzen, eta Lekeitioko plaza eta portua izango dira aurten be eskenatokiak. Horrela, Europako bi ikuskizun handirekin gozatzeko aukera egongo da oraingoan. Alde batetik, Scura Splats taldearen Correfocs eta bestetik Generik Vapeur, Frantziako talde aintzindaria etorriko da Marsellatik Lekeitioko plazara Bivouac lanagaz.
Scura Splats taldeak, Mediterraneoko usadioa ekarriko du Kantauri aldera, Suzko kalejira. Gainera, ikuskari honen euskarazko bertsioaren estreinaldia dela nabarmendu dute antolatzaileek. Bestalde, Generik Vapeur taldeak Bivouac,munduari bira emon dion sormen berritzailea plazaratuko du. Adin guztientzako Kale antzerkiak, betiko moduan, ikusle guztiak izango ditu kontuan: Gazteak, helduak, familiak eta umeak. Gazteentzat, Deabru Beltzak taldearen The Wolves otsoak, eta Scura Splatsen Correfocs suzko kalejira egongo dira; familientzat, Japoniako arte tradizionala berriztua, Eskoziako zirku berria eta Dantza hondartzan; Helduentzat, Trapu Zaharraren giza-kritika; Eta umeentzatKanpanolue, kale-anaimazioaren maisu lana. «Lekeitio zirrara izango da egunotan. Zirrararik gabe ezdago bizitzarik. Zirrararik gabe ezdago antzerkirik. Zirrararik gabe ez dago Lekeitio», azpimarratu dute antolatzaileek.
Sarritsasoa
Lekeitiokokale antzerki jaialdiak, zortzi kale-ikuskizun ekoiztu ditu bere historian zehar. Aurten bederatzigarrena plazaratukodute, Sarritsasoa, Dantza garaikidea, Sarrionandiaren poesia musikatua eta hondartza uztartzen dituen ikuskari berria.
Dantzaz Konpainiaren zuzendaritza artistikoak gidaturik. Hamar nazioarteko dantzari (Italia, Frantzia, Portugal, Belgika, Txekia, Katalunia) eta Lekeitioko hamabi dantzari gonbidatu (Karkabia kultur taldea) arituko dira lanean, eta ikuskizunerako espazio barria Isuntza hondartza izango da, itsaso aurrea.
Berbarik gabeko mugimenduetan oinarrituta, emozioak bilatzen dituen koreografiak eskainikodituzte, gaurko arteagaz lotuta. Dantza-koreografia guztien oinarria Sarrionaindiaren poesia izango da, eta beraz, Ruper Ordorika, Mikel Laboa, Ken Zazpi, Jabier Muguruza eta Deabruak teilatuetan musikariek, besteak beste, Sarrionaindiaren gainean musikatu dituzten kantak erabiliko dituzte.
EGITARAUA:
BARIKUA
20:00,Plazan.Ojarus taldearen Srange Japanese Show. Clownjaponiar mitikoak.Japoniakotradizioaetagaurko dramaturgia nahasten duen ikuskizuna. 21:00,Hondartzan.Dantzaz eta Lekeitio taldeen Sarritsasoa. p22:00,Plazan.Ojarus taldearen Srange Japanese Show. Clown japoniar mitikoak.Japoniakotradizioaeta gaurko dramaturgia nahasten duen ikuskizuna.
23:00,Plazan hasi eta kalerik kale.Herrialde Katalanetako Scura Splats taldearen Disco Death-Correfocsantzezlana.
ZAPATUA
12:30,Plazan.Eskoziako Chipolatas taldearen Gentlemen of the road.Clown jokoak,dantza dibertigarriak,eta akrobazia ikusgarriak musikaz apaindurik.
18:30ean,Plazan.Eidabe taldearen Kanpanolue 11 salto gehiagoumeberbena.Mundukokultur aniztasunaren isla diren dantzaetajolasak erakusteko gogoz dator.
19:30,Portuan.Ojarus taldearen Srange Japanese Show. Clown japoniar mitikoak.Japoniakotradizioa eta gaurko dramaturgia nahasten duen ikuskizuna.
20:00,Plazan.Eskoziako Chipolatastaldearen Gentlemen of the roadumore musikala.Clown jokoak,dantza dibertigarriak,etaakrobazia ikusgarriak musikaz apaindurik.
21:00etan Hondartzan.DantzazetaLekeitio taldeen Sarritsasoa.
22:00etan,Portuan.Ojarus taldearen Srange Japanese Show.Clown japoniar mitikoak. Japoniako tradizioa eta gaurko dramaturgia nahasten duen ikuskizuna.
23:30ean,Plazan eta Portuan.Deabru Beltzak taldearen The Wolvesantzezlana.Hamelin ipuinean bezalaxe pianojole ibiltari batek otso erraldoi talde bateroangodutekalejiran.
00:30ean,Talatik plazara. Generik Vapeur taldearen Bivouackalejiraikusgarria.Urdinez margoturiko gizon-emakumeak helduko dira portura,eskuan metalezko bidoiak daramatela.Amaieran zezen beltza eta musika.
DOMEKA
12:30ean,Plazan.Eskoziako Chipolatas taldearen Gentlemen of the roadumoremusikala.Clown jokoak,dantza dibertigarriak,eta akrobazia ikusgarriak musikaz apaindurik.
19:00etan,Plazan.Eskoziako Chipolatas taldearen Gentlemen of the roadumore musikala.Clown jokoak,dantza dibertigarriak,eta akrobazia ikusgarriak musikaz apaindurik.
19:45ean,Plazan.Trapu Zaharra taldearen Camping Renoveikuskizuna.Urugaytik datoz etakanpin barri bat zabaldu nahi dute; ezberdina,barria, erakargarria.Nahiko lan izango dutehori guztia martxan jartzeko.