Bost egunez ‘Jakintza librea’ sustatuko du Udako Unibertsitate Bolibartarrak
Komunikazio teknologia, historia eta zuzenbidea landuko dituzte Udako Unibertsitate Bolibartarrean; matrikulazio epea zabalik dago
Etengabe jantziago, udan areago. Lelo horrekin iragarri ditu Ikasketa Bolibartarren Elkarteak uztailaren 18tik 21era bitartean eskainiko duen ikasketa programa. Elkartearen ideologiari jarraituz, «jakintza librea» sustatzea izango da, aurten, lehenengoz martxan jarriko duten Udako Unibertsitate Bolibartarraren (UUB) helburua.
Venezuelako Merida estatuan duela hiru urte egin zen mota honetako lehen esperientzia. «Jakintza ireki eta librearen aldekoak gara. Horregatik maite ditugu komunitateetatik sortutako proiektuak ¬Linux, Google, Wikipedia eta abar¬. Komunitateek sortutako proiektuak gizarteari on egitea dute helburu. Guk gure harri koskorra ipini nahi izan dugu Ziortza-Bolibartik», azaldu dute UUBko arduradunek.
Proposatutako saioen bidez, komunikazio teknologia, historia eta zuzenbidea landuko dituzte. «Ikastaroetan kalitatea eskaini nahi dugu. Hasieratik dugu argi, herritarrek hezkuntza duina eta bikaina behar dutela». Matrikulazio epea zabalik dago.
Ikastaroaren aurkezpen ekitaldia uztailren 18an izango da, eta bertan izango dira Venezuelak Bilbon duen kontsul Yolanda Rojas, Bizkaiko Aldundiko kultura arduradun Andoni Iturbe, Ziortza-Bolibarko alkate Jose Azpiazu eta Simon Bolibar Museoko zuzendari Ana Arriaga. Haiekin batera, Iñaki Perurena ere izango da. Ikastaroari amaiera, ostera, Juan Jose Ibarretxek emango dio.
Udako Unibertsitate Bolibartarraren programa
uztailak 18
12:00etatik-13:00etara. Aurkezpen ekitaldia.
16:00etatik 20:00etara. Gorka J. Palacios EHUko katedradunak bi saio emando ditu: Sare sozialak eta mikroblogging sistemak, aldaketaren pizgarri eta mLearning-a: ikasketa eta eduki kudeketa tresna mobilen bitartez.
Oharra: bi saioak euskaraz izango dira.
Uztailak 19
16:00etatik 20:00etara. Tomas Urzainki Mina (legegizona, abokatua eta hiztorialaria): Xabier Minaren eragina Mexikoko independentzian; eta Luis Britto Garcia (idazle Venezuelarra): Ideia bolibartarrak herrien deskolonizazioan eta askatasunean.
Oharra: bi saioak gazteleraz izango dira.
Uztailak 20
16:00etatik 20:00etara. Aitzol Altuna (historialaria eta ekonomilaria): Bizkaiaren sorrera eta Roldan Jimeno Aranguren (Nafarroako Unibertsitateko Zuzenbidearen Historiako irakaslea): Gerra eta konkista Nafarroan. Oharra: Hizkutza: bi saioak gazteleraz izango dira.
Uztailak 21
16:00etatik 20:00etara. Antzon Mendizabal (Ekonomian dokotea, EHU): Krisi orokorra eta tokian tokiko garapen komunitarioa.
Hizkutza: euskara.
Uztailak 22
16:00etatik 20:00etara. Gorka J. Palacios (Ikusentzunezko teknologian katedraduna, EHU): lehen eguneko saioak errepikatuko ditu gazteleraz.