Gau Musikalaren agertoki bihurtuko da Xemeingo plaza, zapatuan
Xemein Abesbatzak aurten 35 urte betetzen dituela eta, hainbat ekitaldi berezi prestatu ditu urteurrena ospatzeko. Horietako garrantzitsuena, zapatuan, Xemeingo Andra Mari Parrokiaren aurrean ospatuko den kontzertua izango da. Inguru, eskenatoki eta gabeko argiztapen paregabeak izango ditu, Gau Musikala deitu dioten ekitaldiak. Xemein Abesbatzagaz gainera, herriko beste talde batzuk parte hartuko dute ekitaldian. hain zuzen be, Xemein Abesbatzaren historian, zer edo zelan parte hartu edo hartu emon zuzena izan dutenak: Xemein Gazte Ahots Abesbatza, Markina-Xemeingo Banda eta Zerutxu dantza taldea. Emanaldia Kontzertua 22:30ean hasiko da, Xemein Gaste Ahots Abesbatzaren eskutik. Itxaso jaiok zuzenduta, hiru abesti kantatuko dituzte: Uso zuria, Maritxu nora zoaz ? eta Dubula. Umeek amaitu ostean, Martin Alberdik organoagaz eta Maddi Txurrukak tranpetagaz Arcangelo Corelliren Sonata en Fa pieza joko dute alkarregaz, eta hori guztia, parrokiaren aurrean jarriko duten pantaila erraldoian ikusi ahalko da. Gero, Martin Alberdik bakarrik jarraituko du Bach-en Tocata y Fuga en RE menor doinuagaz. Bakarreko lanaren ondoren, eta atsedenaldiaren aurretik, Xemein Abesbatzak beste sei kanta eskainiko ditu: Ilunabarra, Xalbadorren Heriotzean, Baldorba, A la Kinkirrin, Esta Tierra eta Habanera. Azken kantuan, Itxaso Jaio eta Goizane Arrieta bakarlari moduan arituko dira Martin Alberdiren pianoaren doinuagaz lagunduta. Kontzertuaren bigarren zatian, Zerutxuk, herriko bandak eta Xemein Abesbatzak parte hartuko [...]
Xemein Abesbatzak aurten 35 urte betetzen dituela eta, hainbat ekitaldi berezi prestatu ditu urteurrena ospatzeko. Horietako garrantzitsuena, zapatuan, Xemeingo Andra Mari Parrokiaren aurrean ospatuko den kontzertua izango da. Inguru, eskenatoki eta gabeko argiztapen paregabeak izango ditu, Gau Musikala deitu dioten ekitaldiak.
Xemein Abesbatzagaz gainera, herriko beste talde batzuk parte hartuko dute ekitaldian. hain zuzen be, Xemein Abesbatzaren historian, zer edo zelan parte hartu edo hartu emon zuzena izan dutenak: Xemein Gazte Ahots Abesbatza, Markina-Xemeingo Banda eta Zerutxu dantza taldea.
Emanaldia
Kontzertua 22:30ean hasiko da, Xemein Gaste Ahots Abesbatzaren eskutik. Itxaso jaiok zuzenduta, hiru abesti kantatuko dituzte: Uso zuria, Maritxu nora zoaz ? eta Dubula.
Umeek amaitu ostean, Martin Alberdik organoagaz eta Maddi Txurrukak tranpetagaz Arcangelo Corelliren Sonata en Fa pieza joko dute alkarregaz, eta hori guztia, parrokiaren aurrean jarriko duten pantaila erraldoian ikusi ahalko da. Gero, Martin Alberdik bakarrik jarraituko du Bach-en Tocata y Fuga en RE menor doinuagaz.
Bakarreko lanaren ondoren, eta atsedenaldiaren aurretik, Xemein Abesbatzak beste sei kanta eskainiko ditu: Ilunabarra, Xalbadorren Heriotzean, Baldorba, A la Kinkirrin, Esta Tierra eta Habanera. Azken kantuan, Itxaso Jaio eta Goizane Arrieta bakarlari moduan arituko dira Martin Alberdiren pianoaren doinuagaz lagunduta.
Kontzertuaren bigarren zatian, Zerutxuk, herriko bandak eta Xemein Abesbatzak parte hartuko dute.
Zerutxuko mutilek Amaiako ezpatadanza dantzatuko dute Xemeingo harrien gainean bandaren doinuagaz lagunduta, eta amaitzen dutenean, bandak bakarrik jarraituko du. Bi doinu joko dituzte: Fantasia de la zarzuela Katiuska eta The Beatles in Concert.
Bandaren atzetik, Xemein Abesbatza sartuko da, beste lau abesti eskaintzeko: Va Pensiero, Can’t help falling in love, La Conquista del paraiso eta Maite.
Kontzertuagaz amaitzeko, Zerutxuko neskak, Markina-Xemeingo Bandak eta Xemein Abesbatzak, Oi Pello Pello dantzatu, jo eta abestuko dute.
Aulkiak
Kontzertua Xemeingo plazan izango da, eta 500 aulki jarriko ditu abesbatzak publikoarentzako. Denborak lagunduz gero ikuskizun handia izango da, baina euria balego kontzertua uztailaren 14ra atzeratuko dutela jakitera emon dute antolatzaileek.