‘hAUSnART’ aldizkariaren bigarren inpresioa, kalean
Sareko lana albo batera laga barik, hAUSnART aldizkaria atara du Lapiko Kritikoa kolektiboak. Paperezko edizioak planteamendu barriak dakartza eta web orriak dituen gaitasun eta funtzioak indartzeko eta eraberritzeko helburuagaz sortu dute. Ahalik eta izaera zientifiko, trinko eta sendoenagaz gorpuztu nahi izan dituzte aldizkariaren orriak. 2009an sortu zen web orria. Hiru pertsona hasi ziren eta ordutik hona, hamabost kide gehitu eta ia 300 testu argitaratu dituzte bertan. Gaur egungo munduan esan barik doana azalarazi eta desafiatzea dute helburu. Hau da, Web-aren baliabideak erabiliz, gizarteari buruzko eztabaidak hedatzea, gaur egungo arazoei buruzko ikerketak, azterketak eta azalpenak sortuz. Iban Galletebeitia lekeitiarra Lapiko Kritikoa Kolektiboaren kidea da, eta aldizkariaren helburua, ezinbesteko malgutasuna gordez, goi mailako aldizkaria lortzea dela dio. «Baliabide kritiko egokiak eskaintzea egungo gaiei erantzuteko parada galdu gabe». Ondorioz, ez dute argitaratzeko epe-mugarik ezarri, eta kopurua be aldatu egin daiteke, eskuratu lanen kantitate eta kalitatearen arabera. Asmoa, hala ere, urtero hiruzpalau zenbaki ateratzea da. hAUSnART aldizkaria, kolektiboaren proiektu barriaren lehen alearen bigarren inpresioa kalean dago dagoeneko. Apirilean argitaratu zuten, eta hasieran 400 ale atera bazituzten be, beste partida bat kaleratu dute orain dela gutxi. Aldizkariak hainbat herritan aurkitu daitezke, bai eta Lekeition be; Aralde liburu dendan erosi daiteke 6 eurotan. Lapiko Kritikoaren lehen [...]
Sareko lana albo batera laga barik, hAUSnART aldizkaria atara du Lapiko Kritikoa kolektiboak. Paperezko edizioak planteamendu barriak dakartza eta web orriak dituen gaitasun eta funtzioak indartzeko eta eraberritzeko helburuagaz sortu dute. Ahalik eta izaera zientifiko, trinko eta sendoenagaz gorpuztu nahi izan dituzte aldizkariaren orriak.
2009an sortu zen web orria. Hiru pertsona hasi ziren eta ordutik hona, hamabost kide gehitu eta ia 300 testu argitaratu dituzte bertan. Gaur egungo munduan esan barik doana azalarazi eta desafiatzea dute helburu. Hau da, Web-aren baliabideak erabiliz, gizarteari buruzko eztabaidak hedatzea, gaur egungo arazoei buruzko ikerketak, azterketak eta azalpenak sortuz.
Iban Galletebeitia lekeitiarra Lapiko Kritikoa Kolektiboaren kidea da, eta aldizkariaren helburua, ezinbesteko malgutasuna gordez, goi mailako aldizkaria lortzea dela dio. «Baliabide kritiko egokiak eskaintzea egungo gaiei erantzuteko parada galdu gabe». Ondorioz, ez dute argitaratzeko epe-mugarik ezarri, eta kopurua be aldatu egin daiteke, eskuratu lanen kantitate eta kalitatearen arabera. Asmoa, hala ere, urtero hiruzpalau zenbaki ateratzea da.
hAUSnART aldizkaria, kolektiboaren proiektu barriaren lehen alearen bigarren inpresioa kalean dago dagoeneko. Apirilean argitaratu zuten, eta hasieran 400 ale atera bazituzten be, beste partida bat kaleratu dute orain dela gutxi. Aldizkariak hainbat herritan aurkitu daitezke, bai eta Lekeition be; Aralde liburu dendan erosi daiteke 6 eurotan.
Lapiko Kritikoaren lehen aldizkarian, Joseba Sarrionandiari Gorka Bereziartuak eta Andoni Olariagak egindako elkarrizketa dago besteak beste, bai eta Andoni Olariagaren Filosofia, pentsamenduaren pentsatzea eta Unai Apaolazaren Hizkuntza eta naziotasuna iruzkin kritikoak be.