Plater Apurketa lehiatuko da Xemeinen zapatu arratsaldean
Plater Apurketa zaleek hitzordua edukiko dute zapatuan, Xemeinen. Urtero legez, Kanteramotz Taldeak Bizkaiko Txapelketarako puntuagarria izango den lehia antolatu du. 15:30ean hasiko da norgehiagoka. Hamabost plater apurtu beharko dituzte lau tiratzail...
Plater Apurketa zaleek hitzordua edukiko dute zapatuan, Xemeinen. Urtero legez, Kanteramotz Taldeak Bizkaiko Txapelketarako puntuagarria izango den lehia antolatu du. 15:30ean hasiko da norgehiagoka.
Hamabost plater apurtu beharko dituzte lau tiratzaileen taldetan plater apurketan parte hartzen dutenek. Izena, bertan emon behar da eta 25 euro ordaindu behar da horretarako. Herrikoek eta beteranoek merkeago izango dute, 20 euro eta 17 euro hurrenez hurren.
Sari haundiak
Aurten be, sari haundiak egongo dira, 1.800 euro banatuko dituzte garaikur, opari eta dirutan. Horrela, sailkapen orokorreko lehenengo hamarrek edukiko dute saria. Bai eta herriko lehenengo hamarrek be. Lehenengo emakume, nagusi eta juniorrentzako garaikurra egongo da.
Pedro Mari Ugartetxea izango da tiro zuzendaria eta federazioko araudia jarraitu beharko da. Antolatzaileek jakitera emon dutenez, parte hartzeko urteko federatu txartela aurkeztu beharko da izena emoterakoan.