Tradiziozko dantzak eskainiko ditu Zerutxuk barikuan
Zerutxu Dantza taldeak Karmen Jaien barruko ekitaldi berezia eskainiko du barikuan, 21:00etan frontoi nagusian. Usadiozko bost dantza egingo dituzte. Hiru urte pasatu dira dagoeneko, Zerutxuk, Karmen jaien barruan, frontoian azkenengoz dantzatu zueneti...
Zerutxu Dantza taldeak Karmen Jaien barruko ekitaldi berezia eskainiko du barikuan, 21:00etan frontoi nagusian. Usadiozko bost dantza egingo dituzte.
Hiru urte pasatu dira dagoeneko, Zerutxuk, Karmen jaien barruan, frontoian azkenengoz dantzatu zuenetik, eta aurten, herriko dantza taldearen ikuskizunagaz gozatzeko aukera egongo da barriro. Talde osoak parte hartuko du gainera, ekitaldian: txiki, gazte eta nagusi. Halan, adin guztietako 80 dantzari inguru aterako dira frontoiko kantxara herrialde desberdinetako dantzak dantzatzera. Nafarroa, Araba eta Bizkaiko dantzak egingo dituzte.
Dantzak
Dantza ezagunak batzen dituen ordu bete inguruko programa prestatu du Zerutxu dantza taldeak bariku gauerako. Mutilak izango dira jendaurrera ateratzen lehenengoak, eta Otxagabia dantzatuko dute. Hurrengo, txikien txanda izango da, eta Esku dantza egingo dute umeek. Jarraian, Eltziegoko dantzak dantzatuko dituzte neskek, eta ondoren, neskatilak aterako dira agertokira Ibarzabal dantzatzeko. Azkenik, ikuskizunagaz amaitzeko, neska eta mutil nagusien eskutik, Luzaideko dantzak ikusi ahalko dira.