Atletismoko probek beteko dute Zelaia
Urtero legez, atletismoaren erakusleiho bihurtuko da Zelaia zapatu arratsaldean. Markina-Xemeingo Atletismo Taldeak eta Bekobenta eskolak antolatuta, abiadura, altuera jauzi, pisu jaurtiketa probak eta krossa egongo dira. 17:00etan hasiko da XIII. Atletismo Eguna abiadura probekin. Aurrebenjamin, benjamin, alebin eta kadeteek parte hartuko dute lasterketetan, eta 60 metro, 100 metro eta 600 metro egin beharko dituzte ume eta gaztetxoek Zelaiaren goiko partean egokituko duten pistan. Abiadura probak amaituta, 19:00ak aldera, altuera jauzia eta pisu jaurtiketa hasiko dira berdegunean. Krossa Txikien eta kadeteen mailako krosa 18:30ean hasiko da, eta 16 urtetik gorakoentzako krosa 19:00etan. Gazteek egin beharrekoa Zelaiari buelta ematea izango da. Nagusiek, barriz, herritik zehar antolatutako 7 kilometroko zirkuitua egin eta Zelaian bukatuko dute lasterketa. Kroseko urteera eta helmuga, biak, Zelaian izango dira. Betiko legez, umeen probetan zein krosean parte hartzea doan izango da, eta egun berean egin beharko da frontoiko plazan jarriko duten mahaian. Goizean, 11:00etatik 13:00ak arte eman daiteke izena, eta arratsaldean 15:00etatik bakoitzaren lasterketa hasi baino ordu erdi aurrerago arte. Proba guztiak amaitutakoan sari banaketa egingo dute. Abiadura probetan, altuera jauzian eta pisu jaurtiketan garaikurra egongo da lehenengo hirurentzat. Horretaz gainera, krosean hiru sari banatuko dituzte; eta beste hiruna nagusien eta beteranoetan. Kroseko sariak: Gazteak 1. Garaikurra eta 50 [...]
Urtero legez, atletismoaren erakusleiho bihurtuko da Zelaia zapatu arratsaldean. Markina-Xemeingo Atletismo Taldeak eta Bekobenta eskolak antolatuta, abiadura, altuera jauzi, pisu jaurtiketa probak eta krossa egongo dira.
17:00etan hasiko da XIII. Atletismo Eguna abiadura probekin. Aurrebenjamin, benjamin, alebin eta kadeteek parte hartuko dute lasterketetan, eta 60 metro, 100 metro eta 600 metro egin beharko dituzte ume eta gaztetxoek Zelaiaren goiko partean egokituko duten pistan.
Abiadura probak amaituta, 19:00ak aldera, altuera jauzia eta pisu jaurtiketa hasiko dira berdegunean.
Krossa
Txikien eta kadeteen mailako krosa 18:30ean hasiko da, eta 16 urtetik gorakoentzako krosa 19:00etan. Gazteek egin beharrekoa Zelaiari buelta ematea izango da. Nagusiek, barriz, herritik zehar antolatutako
7 kilometroko zirkuitua egin eta Zelaian bukatuko dute lasterketa.
Kroseko urteera eta helmuga, biak, Zelaian izango dira.
Betiko legez, umeen probetan zein krosean parte hartzea doan izango da, eta egun berean egin beharko da frontoiko plazan jarriko duten mahaian. Goizean, 11:00etatik 13:00ak arte eman daiteke izena, eta arratsaldean 15:00etatik bakoitzaren lasterketa hasi baino ordu erdi aurrerago arte.
Proba guztiak amaitutakoan sari banaketa egingo dute. Abiadura probetan, altuera jauzian eta pisu jaurtiketan garaikurra egongo da lehenengo hirurentzat. Horretaz gainera, krosean hiru sari banatuko dituzte; eta beste hiruna nagusien eta beteranoetan.
Kroseko sariak:
Gazteak
1. Garaikurra eta 50 euro.
2. Garaikurra eta 35 euro.
3. Garaikurra eta 25 euro.
Nagusiak
1. Garaikurra eta 100 euro.
2. Garaikurra eta 60 euro.
3. Garaikurra eta 40 euro.
Beteranoak
1. Garaikurra eta 70 euro.
2. Garaikurra eta 50 euro.
3. Garaikurra eta 40 euro.