Bizkaiko Itzuliaren bigarren etapa bihar, berton
Bizkaiko XVII. Itzuliko bigarren etapa lehiatuko da barikuan, Markina-Xemeinen. Aldaola kalean hasi eta amaituko da lasterketa. 17:30ean irtengo dira txirrindulariak etapa lehiatzera. Danetara, 80, 8 kilometro egin beharko dituzte Junior mailako txirri...
Bizkaiko XVII. Itzuliko bigarren etapa lehiatuko da barikuan, Markina-Xemeinen. Aldaola kalean hasi eta amaituko da lasterketa.
17:30ean irtengo dira txirrindulariak etapa lehiatzera. Danetara, 80, 8 kilometro egin beharko dituzte Junior mailako txirrindulariak eskualdeko errepideetan zehar.
17. itzulia atzo hasi zen Balmasedan, eta uztailaren 10ean amaituko da bertan. 30 talde lehiatzen dabiltza Bizkaiko Itzulia, eta tartean daude Lea-Artibai eta Busturialdeko Markina-Xemeingo Udala eta Sociedad Ciclista Gernikesa taldeak. Lau jardunaldi izango ditu guztira itzuliak, eta azkenengoan, bi etapa egingo dituzte txirrindulariek, goiz eta arratsalde.