Dantzarako piezekin plazara atera dute jendea
Dantzarako piezak izan dira Mutriku Musika Bandaren udako kontzertuaren oinarria. Azken urteetan galduta zegoen ohitura berreskuratu dute horrenbestez. «Lehen, San Inazio Egunaren bezperan eta Berdel Egunean jotzen genituen dantzarako piezak. Badira b...
Dantzarako piezak izan dira Mutriku Musika Bandaren udako kontzertuaren oinarria. Azken urteetan galduta zegoen ohitura berreskuratu dute horrenbestez. «Lehen, San Inazio Egunaren bezperan eta Berdel Egunean jotzen genituen dantzarako piezak. Badira baina zazpi-zortzi urte ez genuela horrelako saiorik egiten», azaldu dute bandako kideek. Plaza apaindu eta zuzendariari ere txapel berezia jantziarazi zioten. «Ikusleen artean zegoen herritar bati esan genion txapela emateko». Hogei pieza jo zituzten eta poliki-poliki jendea plazara ateratzen hasi zen, bikoteka, dantzara. Pakito Txokolaterorekin itxi zuten ikuskizuna