Emeki koralak piano soinuak izango ditu lagun
Martitzen gauean Mertzedeko elizan eskainiko dute askotariko piezekin osatutako ikuskizuna
Emeki koralak ahotsak eta pianoa konbinatzen dituen emanaldia prestatu du datorren amrtitzenerako. Ikuskizuna, 22:00etan, Mertzedeko elizan izango da.
Emeki korala, ohi bezala, Jolanda Loirak zuzenduko du. Pianoan, ostera, Antxon Sarasua zarauztarra egongo da. «Karmen jaiei hasiera emoteko kontzertua izaten da. Aurten ahotsen lagungarri pianoa jarri dugu, eta denetariko piezak eskainiko ditugu», azaldu du Loirak. Errepertorioa han eta hemengo kantuek osatzen dute. «Euskal folkloreko katuak sartu ditugu, baina ingelesak, gaztelerazkoak eta serbiarrak be izango dira tartean».
Berrritu nahia
Ikuskizunari pizgarriren bat emon nahi izaten dio Emeki koralak urtero. Aurten, entzutekoa ez ezik «bisuala» izatea be nahi izan dute.
Emanaldiari izaera bikoitz hori emon ahal izateko, koreografiak landu dituzte. «Abeslariek kantatzeaz gain, mugitu be egin beharko dute. Efektu dotorea emongo dio ikuskizunari».
2008. urtean sortutako koralak herritar zein ingurukoei luzatu die ikuskizunerako gonbitea. «Ilusio handiagaz prestatutako emenaldia izango da martitzenekoa. Jendeari gustatzeko asmoagaz prestatu dugu, eta hala izango delakoan gaude». Kontzerturako sarrera doakoa izango da.
1markina-xemein@hitza.info